Bloga

EUSKADIKO TXAPELKETA ABSOLUTUA

Pasa den asteburuan, pista estaliko Euskadiko Atletismo Txapelketa Absolutua antolatu zen, altueran sailkatuta zegoen Amane Mesa pandemiaren murrizketak kontuan hartuta, ezin izan zuen parte hartu. Gure lau ordezkarik aparteko emaitzak lortu zituzten:

– Naroa Furundarena: 1. postua luzeran, marka pertsonala lortuz (5,76 m) eta 1. postua jauzi hirukoitzean (12,31m)

– Maider Rekondo: 1.postua pisuan, (12,35m) denboraldiko marka pertsonala

– Enara Gonzalez: 3. postua luzeran, (5,37m), bere markarik onenetik gertu.

– Oihana Igarriz: 4. postua pisuan, (10,53m) denboraldiko marka pertsonalarekin

Datorren larunbatean Gipuzkoako Txapelketaren 2. jardunaldia izango da, eta klubeko atleta askok hartuko dute parte.

Eutsi Ostadar!!!