Bloga

EUSKAL ITZULIAKO PORRA BADATOR!

Aurten Euskal Herriko Itzulia Aste Santua baino lehen ospatuko denez, ITZULIArako porra antolatuko dugu. Beraz, aurten Itzulia, Giroa eta Tourreko Porretan parte hartzeko aukera izango duzue.

Itzulia apirilaren 8an hasiko da eta boletoak betetzeko eta entregatzeko epea astelehenean amaituko da; boletoak apirilaren 8an goizeko 9:00etan jasoko ditugu.

Boletoak ohiko tabernetan aurkituko dituzue 7 euroan. Sariei dagokionez: etapako 60€, sailkapen orokorreko lehenarentzat 360€ eta bigarrenarentzat 180€. Eta beti bezala, 7 urdaiazpiko zozketatuko ditugu parte hartu dutenen artean eta 8.na faroliloari emango zaio.

Puntu gehien batzen dituen tabernak  bi pertsonentzako afari bat irabaziko du Txartel Txoko Jatetxean.

Itzulia, Giro eta Tourreko boleto onenak, berriz, 1300 euro irabaziko ditu.

Porraren inguruko informazio guztia gure webgunean, Facebook eta Twitterren aurki dezakezue.