Bloga

Ezin Lortu Garaipena Intxaurrondon, Senior 3º Prob Mutilak (49-39)

7º eta 8º POSTUA 2021 / EKAINA / 11
JUNIOR ERRENDIMENDUA NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
OSTIRALA 20:15 OSTADAR S.K.T -A-  – TAKE REDLINE MEKANIKA

Denboraldiko azken partidua, talde batzuei ustekabean harrapatu gintuzten. Baina azkenean beste azken partidu bat jolasteko aukera izan zuten bi taldee, alde batetik Intxaurrondoko C.D. Internacional eta bestetik Lasarte-Oriako Ostadar S.K.T.

Lehenengo laurdeneko hasieran, bi taldeak maila berdinean aurkeztu ziren. Etxeko taldea indartsu kanasta azpiko egoeretan, 1x1ko jokoan etekin haundia ateratzen eta defentsa lanetan taldearen jokoa ezezten. Ostadar S.K.T erasoan azkar jolasten hasi zen, eta jaurtiketetan asmatu ezinik. Partiduko oreka C.D. Internacional taldearen aldera hasi zen, eta nahiz eta ez ziren saskiraketa ugari egon, abantaia beti etxeko taldeak eraman zuen. Donostiko taldeak bi laurdenak irabazi zituen, lehenengo laurdena 3 punturengatik eta bigarren laurdena 5 punturengatik. Deskantsuan 23-15, 8 puntu behera.

Bigarren zatian, Intxaurrondoko taldeak alderdi haundia hartu zuen eta partiduaren amaiera iristear zegoela amaitu zen. 14 Puntuko alderdia lortu zuten eta zailtasunak gero eta nabariagoa zen. Denbora eskatu azalpenak eman eta erreakzioa behar zuen taldeak eta pixkana hurbidu ziren 7 puntura, baina laurdenaren amaieran 9 puntu behera jarraitzen zuen, ez zuen ezer balio laurdenak irabaztea. 10 minutu faltan azken esforzua egin behar zen, baina C.D. Internacional ondo egin zuen egin beharrekoa, defentsan estutuz. Ostadar S.K.T presio bati esker, beldur pixkat ezartzea lortu zuen, baina etekin haundirik atera gabe. Azken momentuan bi taldeak tiro libreko marrara joan ziren, eta talde batek bai asmatu zuen eta besteak ez. Amaieran 49-39, puntu gutxiko partidua.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Denboraldi amaierak eragina eduki dugu, eta azkeneko asteak gogorra izan dira entrenatzeko garaian. Partiduan akats asko eduki ditugu eta ez gera gai izan beraiek dituzten jokalariak geratzeko. Horretaz gain puntu gutxi sartu ditugu eta horrela ia ezinezkoa da garaipena lortzea. Baina taldea sendo ibili da, garrantzitsua izan da bakoitzak eman duena, denboraldi hasieran baja garrantzitsuak edukiko genituela bagenekigun, baina amaiera arte saiatu gera garaipenak lortzen eta gure sentimenduak, ahal izan diren zelaietara eramaten. Hurrengo denboraldian gehiago. GoOstadar!

Tiros Libres: 7/14                                                   Faltak: C.D. Internacional 21 / 16 Ostadar S.K.T                                 Emaitza: 49-39

Lehenengo Laurdena (1)    12-9      Bigarren Laurdena     (2)   11-6

Hirugarren Laurdena  (3)    10-11    Laugarren Laurdena   (4)   16-13

Hasierako Bostekoa: David Blanco (13), Harriet Prado (1), Iñaki Lujambio (11), Aimar Lopez (5), eta Gorka Elizazu (0)

Alberto de la Cal (4), , Ibai Izagirre (3), Xabito Fernandez (2), Ander Intsausti (6), Javier Martinez (-) eta Beñat Elizegui (Lesioa)

Denboraldi amaiera.