Arin Expressek herriko kirola babesten jarraitzen du
ARIN EXPRESS garraio azkarreko enpresak gure futbol-atalarekin duen babesletza-kontratua berritu du. Beste denboraldi bat, Ostadarreko 14 futbol taldeetatik 12k Arin Express-eko jokuko kamixeta jantziko dute.
Pandemiaren ondorioz zalantzaz beteriko denboraldi luze baten ondoren eta Gipuzkoako futbol federatuko lehiaketa ofizialak hastearekin batera, Mikel Urdiain lasarte-oriatarrak, Arin Expresseko arduradun nagusiak, eta Imanol Bardají kirol talde honetako lehendakariak sponsorizazio kontratua sinatu dute. Akordioa 2021/22 denboraldirako sinatu da, eta hau amaitutakoan luzatzeko aukera dago.
Bi aldeak oso pozik gaude lortutako akordioarekin eta denboraldia normaltasunez igarotzea espero dugu. Garraio azkarreko enpresak, babes-akordio honen bidez, gure herriko kirola eta kirol-praktikaren bidez transmititzen diren balioak babesten ditu. Horregatik guztiarengatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Arin Expressi gure kirol-proiektuan duen inplikazioagatik eta izan duen konfiantzagatik.