Bloga

Garaipen bat Gehiago 1º Probintzialeko Senior Neskentzat (41-64)

Zazpigarren partidua Senior Neskentzat, aurreko astean lehen porrota jasan eta gero garaipenera itzuli nahi genuen. Lizeoko ikastolan jolastu genuen partidua Ostiralean, zelai txiki eta estua eta aurkariek urteko lehen garaipena lortu nahi zuten.

Hasieratik demostratu genuen gehiago ginela, lehen laurden bikaina egin genuen eta azken segundoko Belartietaren triple bati esker 8-19 amaitu zen lehen laurdena.

Bigarren laurdenean, partiduak antzeko tonika jarraitu zuen. Defentsa gogor, Lizeotarrei nahi zituzten sarrerak egiten utzi gabe eta erasoan baloia egoki mugituz eta asmatuz. Abantailak 20 puntu ingurukoak izan ziren, atsedenaldira 17-36.

Hirugarren laurdenean, donostiarrek partidua gogortu zuten, falta eta kolpe egon ziren tartean eta gu haien probokazioan erori ginen. Hirugarren laurden kaxkarra, 13-13.

Azken laurdena, antzeko zihoan, baina azken lau minutuetan nekea iritsi zitzaien Lizeotarrei, guk erritmo egoki batekin jarraitu genuen, laurdena irabaztea lortuz eta amaieran 41-64.

Datorren astean, Urretxun daukagu partidua, Ayma Goierri taldearen aurka, Igandean 12.15.

Partzialak: 8-19/9-17/13-13/11-15

Jokalariak: Leire Belartieta 12

Uxue Rodriguez 5

Itxaso Mercero 12

Uxue Anabitarte 10

Haizea Del Olmo 8

Haizea Furundarena 2

Maria Alberdi 4

Lide Unanue 5

Uxue Ariztimuño 6