Bloga

Garaipen garrantzitsua Ostadarreko Junior B neskentzat

ERRENDIMENDUKO  JUNIORRAK 2.JARDUNALDIA / 2.JORNADA DE LAS JUNIORS DE RENDIMIENTO

Larunbat honetan Ostadarreko errendimenduko A2 juniorrak irabazi egin zuten fase berriko lehenengo  norgehiagoka, Goierriko taldearen aurka Urretxuko polikiroldegian. Partidu bikaina izan zen bi taldeena eta markagailuan ikusi egin zen denbora guzitan oso parekatuta egon baitzen. Partidua 45-49 Ostadarren alde.

Partidua hasieratik oso gogotsu atera ginen gure defentsa gogorrarekin eta beste mentalitate berriarekin erasoan, inoiz ez du  talde honek ikusi jarrera aldaketa txiki batekin nolako hobekuntza ekar dezakeen gure jokuan, kasu honetan gure erasoetan. Eta hori bere isalda izan zuen lehenego laurdenean. 11-18 gure alde, defentsan pixkat gehiago jarriz, oraindik ere laurden honetan abantaila gehiago lor genezakelako sentsazioarekin geratu ginen.

Bigarren laudenean Goierriko taldeak kanpotik sartzen hasi ziren eta gure erasoetan ez genituen saskiratze erraxak lortzen, beraz gure puntuak tiro libreen bitartez lortzen jun ginen, haiek bonusean sartuz. 21-28 deskantsuan zazpi gora 10- 10eko partziala.

Bigarren zatian Goierriko taldea geheigo urbiltzen hasi egin zen, baina ez ziren gure aurretik jartzen. Min handia egin ziguten falta ugari ateratzen gure jokalariei.  Beraz laurden bukaeran 33-38.

Azkeneko laurdenean, bost puntuko abantaila murriztu egin zen eta arbitroak protagonismo handia izan zuen, baina kasu hauetan egin behar den bezala jokalariek ez zuten kasurik egin eta burrukatzen segitu zuten. Horri esker partidua aurrera atera genuen eta bukaera ederra ikusi zen Urretxuko polikiroldegian oso berdinduta azkeneko segunduetaraino. 12- 10  azekeneko partiziala 45- 49 irabazteko.

Jarrera aldaketa honek bere saria izan zuen, beraz jakin behar degu bide hau segitzen fase berri honetarako, talde guztia parte hartzea izateko bai defentsan eta gehienbat erasoan. Zorionak neskak baina bidea oraindik luzea da.

Hurrengo partidua etxean Askatuak taldearen aurka, Otsailaren 11ean arratsaldeko 16.00tan. Goiko ligako taldea da bera partidu zaila izango da, baina Lasarteko Polikiroldegian gogorragoak izango gara.

5 Maria Zulaika

6 Haizea Furundarena

8 Uxue Ariztimuño                         10

9 Lide Unanue

10 Haizea Alvarez                          2

11 Maria Alberdi                            13

12 Uxue Anabitarte                      17

13 Garazi Otxandorena                 7