Bloga

Garaipen garrantzitsua, Partizipaziozko Junior Neskentzat (37-31)

Ostadar S.K.T eta Ibaeta Bera Bera arteko partidua. Bigarren faseko 5. partidu hau Maialen Chourraut kiroldegian jolastu zen goizeko 09:30. Bi talde hauek 3. aldiz jolastuko zuten beraien artean, bi partiduak lasartearrak lortu zuten garaipena.

Partiduaren hasiera ez zen oso nabaria izan, Ostadar S.K.T taldea dinamika txar batean hasi zen eta ez zuen lortzen bere maila erausten. Ibaeta Bera Bera taldea aldiz eraso bakoitzean etekin onuragarri bat lortzen zuen, errebotea hartzea, falta  eta 2 tiro libre botatzeko aukerak,  etab… 4-8 amaitzera zijoan laurdena eta azken bi minuetan, 2+1 eta 3 puntuko saskiraketa bati esker 10-8 amaitu zen laurdena.

Bigarren laurdena aldiz nortasun bat egon zen Ostadar S.K.T taldearen partez, naiz eta saskiraketak ez sartu joku kolektibo bat nabarmena zen eta defentsan ere zorrotzagoak ibili ziren. Ibaeta Bera Bera talde murriztua zen eta nekearen erruz ez zuten laurden on bat egin, 11-6 lasarteko neskentzat. Deskatsora 21-14.

Hirugarren laurdena izan zen arduratsuena, Ostadar S.K.T partidu osoan 20 tiro libre jaurti zituen, eta horietatik 8 saskiratzea lortu zuen, laurden honetan horietako 8 failatu ziren. Ibaeta Bera Bera indarrak hatzen jarraitzen zuen eta laurdena irabazteko gai izan zen, laritasunean jarri nahi zuen etxeko taldea. Bi taldeen hartean 14 puntu Ostadar S.K.T 6 eta Ibaeta Bera Bera 8, 27-22 markagailuan.

Azken laurdena hasi eta berela Ibaeta Bera Bera jokuaren jabe egin zen eta 2 puntutara hurbildu zen, Ostadar S..K.T erreakzio behar zuen, eta 8-0 partzial bati esker garaipena lortu zuen, Donostiarrak saiatu ziren amaieran, baina denbora gutxi zegoenez ez ziren gai izan. 10-9 azken laurdenean, 37-31 amaitu zen. Garaipen garrantzitsua Ostadar S.K.T rentzat.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Azkenean ainbeste partidu ondoren merezi izan degun garaipena, ez da gure partidurik hoberena izan, baina garaipen garrantzitsua da jokalarientzat. Orain hartu dezagun indar eta kemen hori eta jarraitu dezagun bi honetatik denok batera eta erakutsi dezagun falta diren arerioei nolako taldea garen, zorionak neskak. GoOstadar!

Tiros Libres: 20/8

Faltas: 19 Ostadar SKT /  19 Bera Bera

Lehenengo Laurdena (1) 10-8  Bigarren Laurdena   (2) 11-6

Hirugarren Laurdena (3)  6-8  Laugarren Laurdena (4) 10-9

Bukaerako Emaitza: 37-31

Quinteto Inicial: Jone Castro (4), Maddi Rudi  (0), Irantzun Agirre (3), Andea Maiza (2) eta June Negredo (12)

Ainhoa Alberdi (Lesioa), Leire Trejo (0), Nere Zulaika (0), Stefany Jacobs (5), Nahia Arruti (0)

Kadeteak: Aroa Marin (1) eta Nahia Astiazaran (10)

Hurrengo aste bukaeran Bera Bera Ulia taldearen aurka jolastuko du, Patizipazioko Junior Neskak. Partidua Donostiko amara auzoan izango da, Balda kiroldegian, Martxoaren 24a Igandea goizeko 12:00h. Taldea goiko postuetan dago, beraz partidu borrokatua izango da.