Bloga

Garaipen handia senior neskentzat (76-73)

Bera Berako taldearen aurka geneukan partidua igande goizean, ligako talde onenetariko baten aurka. Klasifikazioan ez geneukan ezer jokoan, haiek lehenengoak izango dira fase honetan eta gu bigarrenak, biak sailkatuta geunden fase onerako. Hala ere, haien kontra jolasteko gai ginela erakutsi nahi genuen, orain dela hilabete bat sekulako paliza eman zigutelako eta 25 puntuko aldearekin irabazi.

Partidua ondo hasi genuen, Bera Berako taldeari aurrez aurre jolasten. Hala ere, despiste barkaezinak egiten genituen eta Bera Berak bikain zigortzen zituen hauek. Defentsan despiste bat eta hirukoa haien alde, baloi bat galdu eta kanasta erreza haientzat. Lehen laurdena 13-16 atzetik amaitu genuen.

Bigarren laurdenak antzeko jarraitu zuen eta akats txikiak errepikatzen jarraitzen genuen. 13-23, 10 puntu atzetik jarri ginen, hutsartea eskatu eta taldearen erreakzioa heldu zen. Bikain defentsan, jada akatsik gabe eta erasoan bikain mugitu genuen baloia kanasta errazak lortzeko. 15-0eko partziala lortu genuen, denboraldiko minuturik onenak jokatuz, zeinen eta Bera Berako taldearen aurka. 32-29 aurretik heldu ginen atsedenaldira. Errespetua galdu genien, ikusi genuen haien aurka aurrez aurre jokatzeko gai ginela, irabazteko kapazak ginela sinestu genuen.

Hirugarren laurden osoan nagusi izan ginen markagailuan. 5-6 puntuko aldeak lortzen genituen, baina kanpoko taldea berehala kokatzen zen berriz ere puntu 1 edo 2ra, ez genuen lortzen aurretik jartzea. Gauzak horrela hirugarren laurdena 49-46 amaitu zen gure alde.

Azken laurdena bikaina izan zen, Bera Berako taldea ikaragarrizko mailan jolasten hasi zen, hiruko asko saskiratzen eta markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. Beste edozein taldek partidua galduko zuen, baina guk borrokan jarraitu genuen. Minutu baten faltan, azken laurden honetako 5 hirukoa lortu zuen Bera Berak eta 65-69 aurreratu ziren, partidua amaituta zegoela zirudien. Faltak egin behar izan genituen nahita, haiek jaurtiketa libreen marrara joateko, eta ea huts egiten zituzten. Espero baino gehiago huts egin zituzten, azken baloi bat lapurtu ziguten eta gure aukera izan genuen. 4 segundu faltan, bi puntu atzetik ginen eta bi jaurtiketa libre gure alde. Biak sartu genituen eta luzapena lortu genuen.

Beste 5 minutu luze, partidua ezin 40. Minutuan amaitu. Luzapenera bi taldeak oso nekatuta heldu ziren eta azken 20 segundur 75-73ko aldearekin heldu ginen. Azken defentsan nahita falta egin genuen, partidua irabazteko azken baliia guretzat nahi genuen eta. Baina, berriro ere, espero ez genuena gertatu zen. Bera Berakoek bi jaurtiketa libreak huts egin zituzten eta guk azken jaurtiketa libre bat saskiratuta 76-73ko markagailuarekin amaitu zen partidua. Sekulako garaipena taldearentzat, ikusteko modukoa.

Partzialak: 13-16/ 19-13/ 17-17/ 21-24/ 6-3

saskijunior01_20161106

Ostadar Senior Taldea

Ohiane 1, Yaiza 12, Alicia 21, Paula Uli 3, Itxaso 11 –bostekoa- Haizea 17, Leire Belartieta 4, Leire Beldarrain 3, Paula Ugarte 4, Susi -.