Bloga

Garaipen on bat urteari hasiera emateko, Partizipaziozko Junior Neskak (59-30)

Urteko lehenengo partidua jolastu dute Partizipaziozko Junior Neskak. Multzo berri honetan soilik partidu bat jolastuko da taldeen artean, hau da IDA partidua jolastuko da. Ostadar SKT eta MutrikuSaski-ren arteko patidua. Partidua Urtarrilak 12 larunbata arratsaldeko 16:00 hasi zen, Maialen Chourraut kiroldegian, Lasarte-Oria herrian.

Partidu hasiera oso ona izan zen, baina aukera gehiei edukitzen ari zen arerioa, transioetan oso azkar ibiltzen ziren, baina ez zuten saskiratzea lortzen. Bostgarren minutuan 2-6 MutrikuSaski taldearentzat, lasateko neskak saiatu ziren baina ez zuten saskiraketarik lortzen. Hala ere lortu zuten abantaia ateratzea, lehenengo laurdenean 10-7 Ostadar SKT irabazten.

Bigarren laurdena, laurden arraroa izan zen, lehenik eta behin 0-9 partzial on bat lortu zuen MutrikuSaski eta bazirudien bide honetik zijoaztela. Baina orain etxekoen txanda zen 14-0 partzial bati esker jarri ziren aurretik, honen bestez 24-18 markagailuan. Ostadar SKT taldea aurretik 6 puntu gora.

Hirugarren ikusita egiten hari zen presioa puntu asko lortzen hari zela, bide berdinetik jarraitzea erabaki zuen, Mutrikuko neskak zailtasun haundiak zituzten zelai erdia igarotzeko. Ostadar SKT 16-0 partzial bat lortu zuen eta honen bestez +19 lortu zuen markagailuan, laurdena 16-3koa izan zen. 40-21.

Azken laurdena lasaitasuna nabaria zen eta arerioaren reakzioa egon zen, baina baita ere azkeneko aukera sentazioak lortzeko. MutrikuSaski naiz eta ondo ibili 5metroko tiroetan eta triple bat, ez ziren iritxi Ostadar SKT-ren 19 puntutara. Amaiern 59-30, garaipena etxean geratzen da, Lasarte-Oriako neskentzat.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Gaurko partidua, bakoitzak duen balioa erakusteko izan da, ausatzen ez garen gauzak egiteko eta falta zaigun konfiantza gureganatzeko. Partidua bi atal eduki ditu oso ondo eta oso gaizki. Bakoitzak dena eman duen aurnasketa bat egitea eskatuko nuke, eta ez bada zergatik den jakin behar degu. Izan gaitezen ausartak eta jarraitu dezagun garaipenekin. GoOstadar!

Tiros Libres: 23/8

Faltas: 15 Ostadar SKT / 20 Mutriku

Lehenengo Laurdena (1) 10-7  Bigarren Laurdena   (2) 14-11

Hirugarren Laurdena (3)  16-3  Laugarren Laurdena (4) 19-12

Bukaerako Emaitza: 59-30

Quinteto Inicial: Jone Castro (8), Leire Trejo (0), Irantzun Agirre (10), Andea Maiza (6) eta June Negredo (17)

Ainhoa Alberdi (3), Maddi Rudi (11), Nere Zulaika (2), Stefany Jacobs (2) eta Nahia Arruti (Baja)

Hasi eta gelditu, gabonetatik bueltan eta orain Danborradako deskantsoa izango da, beras hori dela eta hurrengo partidurako itxoin egin behar degu Urtarrilaren 26 arte. Partidua Intxaurrondon izango da Mon´s Kiroldegian, Donosti eguerdiko 12:30h.