Bloga

Garaipena A1 Juniorrentzat Errenterian

Partidu gogorra juniorrek larunbatean Oiarsoren aurka jokatutakoa. Zelai zaila, aurkari arraroa, 40 minutu kontzentratuta egotea eskatzen duten partidu horietakoa. Defentsan partidu bikaina eginda, azkenean irabaztea lortu genuen.

Lehenego laurdena parekatua izan zen, guk erritmo egokiarekin ekin genion partiduari, korrika eginez eta kanasta errazak bilatuz, aldiz Oiarsok joko motela erabiltzen zuen eta bere barneko jokalarietan kargatzen zuen jokoa. Lehen laurdenaren amaierara 15-14 heldu ginen, Oiarsoren aldea.

Bigarren laurdenean defentsa bikaina egin genuen, Oirasoko barneko jokalariek baloia ez jasotzea lortu genuen, haien aurretik defenditzea lortuz. Horrela Oiarsoren erasoko jokoa gelditzea lortu genuen, 8 minutu pasa zituzten punturik lortu gabe eta laurden osoan 4 puntu bakarrik saskiratu zizkiguten. Atsedenaldira 19-25 aldeko markagailuarekin helduz.

Hirugarren laurdenean Oiarsokoen haien maila hobetu eta bi puntura gerturatu zitzaikigun, baina azken minutuetan erantzutea lortu genuen eta laurden amaierarako abantaila berreskuratzea lortu (31-36).

Azken laurdenean, zonakako defentsa berezi bat planteatu genuen, Oiarsoko barneko jokalariengan asko itxiz eta bikain atera zitzaigun. Oiasokoek ezin zuten kanastarik aurkitu, baloi asko lapurtu genituen eta erasoan bikain jolastu genuen. Bi minuturen faltan, gure abantaila 10 puntukoa zen 35-45. Amaieran apur bat gerturatzea lortu zuten, baina partidua geurea zen.

Denboraldiko hasiera ona izan dugu juniorrek, lehen hiru partiduetatik bi irabazita. Sailkapenaren goikaldean gaude eta datorren astean gurekin bigarren postuan berdinduta dagoen Easoren aurka jokatuko dugu, Laurnbatean 10.30etan Lasarteko kiroldegian.

Jokalariak: Leire Belartieta 8, Leire Beldarrain 9, Larraitz Izaguirre 1, Paloma Mercerreyes -, Paula Ugarte 19 -bostekoa- Aitane Martin 3, Uxue Balerdi 3, June Eizmendi 4, Miriam Margüello -, Ainara Bardaji -.

Partzialak: 15-14, 4-11, 12-11, 10-11.