Bloga

Garaipena, azken momentuan, Junior Errendimendua Neskak (60-46)

10º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 23
JUNIOR ERRENDIMENDUA NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 11:15 OSTADAR S.K.T – BERA BERA

Aurreko astean Aldiri kiroldegian, Goierri Uz Baleike taldearen aurka galdu zuten Ostadar S.K.T -A- taldeak, partidu txar horren ondoren irabazteko gogoa zegoen herrian. Arerioa Bera Bera taldea, partidua goizeko 11:15 jolastu zen Maialen Chourraut kiroldegian.

Lehenengo laurdena etxeko taldeak hartu zuen agintea, Ostadar S.K.T -A- taldea eroso zegoen zelaian eta kanasta azpiko saskiraketa ugari egin zituen. Baloia ondo mugitzen zuten lasarteko neskak eta jaurtiketak ere egiteko gai izan zen, naiz eta ez saskiratu. Bera Bera taldea zailtasunekin ibili zen eta soilik 5 puntu sartzeko gai izan zen. 9-5 markagailuan, 4 puntu gora.

Hirugarren laurdenean 2 minututan pikutara bidali zuen Ostadar S.K.T -A- taldeak beraien abantaia. 2-11ko partziala. Zona sendo batekin zeuden Donostiarrak, eta etxeko taldea, asko kostatzen zitzaion saskiratzea. Soilik 10 puntu lortu zituen sartzea eta Bera Bera taldeak 20. Oraindik partidua zegoen Lasarteko kiroldegian, 40-36.

Azken laurdena gora-beherako laurdena izango zen, bietako talde batek saskiraketa lortzen bazuen, besteak erantzuna ematen zion. Tentsio asko zelaian, agian gehiegi. Momenturik latzena 1:59 faltan Bera Bera taldeak ikeragarrizko triple batekin, partidua berdintzea lortu zuen. Erasoan fondora joan zen baloia, TM. Fondotik atera zuen 1:44 faltan Ostadar S.K.T -A- eta saskiraketa azkar bat lortu zuen, eta hemendik aurrera dena ondo atera zitzaion lasarteko neskei. 15-1 partzial bati esker partidua bereganatu zuten, 60-46, horrela 3. garaipena lortuz.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Partidu ona… partidu txarra… zer izan da hau… ondo egiten ditugunean gauzak, oso onak gera eta gaizki egiten ditugunean baita ere. Gai izan gera 2 minututan 15-1 partzial bat egiteko, guk jartzen degu gure muga. Garrantzitsuena hirugarrena daukagula, Jarrai dezagun hobetzen eta akatsak alde batera uzten. GoOstadar!

Tiros Libres: 28/14                            Faltak: Ostadar SKT 13 / 27 Bera Bera                            Emaitza: 60-46

Lehenengo Laurdena (1)      9-5          Bigarren Laurdena    (2)  21-9

Hirugarren Laurdena (3)     10-22        Laugarren Laurdena (4)  20-10

Hasierako Bostekoa: Denisse Lopez (3), Nahia Astiazaran (10), Olatz Bardaji (7), Elene Arruti (19) eta June Negredo (5)

Lide Hidalgo (2), Nerea Calvo (0),  Lur Landaberea (8)  eta Ane Balerdi (Lesioa), Marta Rojo (Lesioa)

Junior: Stefany Jacobs (2)

Hurrengo astean partidu oso garantzitsu bat daukagu  Azpeitian, Arerioa Iraugi taldea, partidua azaroaren 30ean, larunbata goizeko 10:45 izango da Azpeitiako kiroldegian, Inar Optika ISB – Ostadar S.K.T -A-