Bloga

Garaipena, baina ez behar genuena, Senior 3º Prob Mutilak (51-48)

1. FASEA 4º JARDUNADIA 2021 / MAIATZA / 2
SENIOR 3º PROBINTZIALA MUTILAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
IGANDEA 11:15 OSTADAR S.K.T  – ZALBURDI DEBASKET

Partidua hasteko presa genuen, larunbatean kiroldegia itxita egon zen eta bigarren partidua jolasteko zailtasunak egoten dira, kiroldegia 13:00 isten dutelako. Horretaz aparte Covid-19 protokoloak et bete behar diren prebentzio neurriak egin behar dira.

Baloia gora eta partiduak hasiera eman zuen, etxeko taldeak +15 behar zuen eta hasiera oso egon zuten markagailuan 12-4 lehenengo 6 minututan. Eroso Ostadar S.K.T taldea, indartsu sarreretan eta zelaian ondo kokatuta taldea. Zalburdi Debasket denboral geratu zuen, eta zelaira itzuli zirenean eragina izan zuen egin zuten planteamendu berria 2-13ko partziala lortuz. Lasartearrak relajatu egin ziren eta erasoan ez zuten talde lana egin, eta defentsan arazo berdina egon zen. Partiduak aurrera jarraitu zuen eta saskiraketak egon ziren bi taldeentzako, etxekoak sartzen bazuten, kanpokoaren erantzuna zetorren. Nahiz eta saiatu hurbiltzen Debako mutilak laurdena irabazi zuten bi puntugatik. Deskantsura 24-29, 5 puntu behera Ostadar S.K.T.

Bigarren zatia oso lasai hasi zen eta nahiz eta saskiratze asko ez egon, Zalburdi Debasket agintzen zuen zelaian. Baina bi hiruko jarraian sartu ondoren, markagailua berdindu zuten Lasartekoek. Baina ez zuten erritmo berdinarekin jarraitu amaiera arte eta arerioak berriro ere 2-9ko partzial bati esker markagailuan aldendu ziren. Azken laurdena dena erabakitzeko, taldeak bazekien oso garrantzitsua zela irabaztea, oso urrun baizegoen +15 horiek. Pizkanaka pixkanaka lortu zen markagailuan aurretik jartzea, eta minutu baten faltan 5 puntu gora. Azken sahiaketa zuten etxekoek, baina ez zen espero bezela atera, eta amaiera hiru puntugatik irabazi zen. Ostadar S.K.T 51-48 Zalburdi Debasket.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Taldea garaitu dugu baina emaitzak ez digu balio lehenengo fasera joateko. Taldea zoriondu ez bakarrik gaurko garaipenagatik, baizik eta lau partidu hauetan egin dugun lanarengatik. Hasiera bikaina eduki dugu baina gero Debak oso zaila jarri digu nahi genuen emaitza lortzea. Hala ere partiduko denbora gehiena galtzen egon gera eta garaipena lortzeko egin dugun ahalegina asko baloratzen det. Deba eta Beasain zoriondu, goiko fasera dijoaztelako. Argi daukat etorkizunak zerbait gordetzen digula, nahiz eta oso zaila izan.. GoOstadar!

Tiros Libres: 5/10                                                      Faltak: Ostadar S.K.T 11/16 Zaburdi Debasket                                Emaitza: 51-48

Lehenengo Laurdena (1)    14-17   Bigarren Laurdena     (2)   10-12

Hirugarren Laurdena  (3)    13-13   Laugarren Laurdena  (4)   14-6

Hasierako Bostekoa: David Blanco (12), Iñaki Lujambio (11), Aimar Lopez (5), Alberto de la Cal (7) eta Javier Martinez (12)

Ibai Izagirre (0), Gorka Elizazu (4), Xabito Fernandez (0), Harriet Prado (Lesioa), Ander Intsausti (-) eta Beñat Elizegui (Lesioa),

Faseko azken partidua izan da, hurrengo astean ez da egongo partidurik. Bigarren faseari emango zaio hasiera Maiatzaren 15ean, arerioa Zarautz-ko Zarautz Zast ZKE taldea izango da. Partidua oraingo honetan ez da Lasarten jolastuko, Zarautz-en baizik, arratsaldeko 18:00tan Antonianos zelaian.