Bloga

Garaipena, baina ez ginen talde bat izan, Kadete Partizipazioa Neskak (27-31)

2º FASEA 6º JARDUNALDIA 2020 / OTSAILA / 16
KADETE PARTIZIPAZIOA NESKAK PACO YOLDI KIROLDEGIA (DONOSTI)
IGANDEA 10:00 BERA BERA BALDA – OSTADAR S..K.T -B-

Partidua hasi behar zuen orduan hasi zen Donostiko zelaian. Bera Bera Balda taldea gogor hasi zen jolasten eta ez zion utzi Ostadar S.K.T -B- taldeari bere jokua egiten, naiz eta saiatu ez zegoen eroso Lasarte-Oria-ko neskak. Lehenego laurdenaren amaieran 6-8 geratu ziren, bi puntu gora kanpoko taldearentzat.

Bigarren laurdean Bera Bera Balda taldeak pauso garrantzitsu bat eman zuen eta partidua menperatzen hasi zen, ez zuten saskiratzea lortzen baina bai joko aukera onak garatu. Ostadar S.K.T -B- naiz eta partidua irabazten egon ez zegoen ondo zelaian. Laurdenaren amaieran puntu batengatik irabazi zuten berriro Lasartearrak eta deskantsura 12-15.

Azkenean hirugarren laurdenean Ostadar S.K.T -B- bere potentzia erakusten hasi zen, ondo kudeatzen zituzten beraien erasoak eta defentsan indartsu jarri ziren, eta naiz eta ez saskiratu saskiratu behar zen guztia, beste itsura bat ematen hasi ziren zelaian. Bera Bera Balda pauso bat atzera geratu zen oraingoan eta 10 minutu faltan 7 punturengatik irabazten amaitu zen.

Azkeneko laurdena bi taldeak urduri zeuzen, baina Ostadar S.K.T -B- 10 puntuko abantaia hartu zuen eta taldea lasaitasun horrekin irabazteko gai izan zen. Bera Bera Balda taldea ez zuen amorerik eman nahi eta azken momentuan indartsu jarri zen eta 4 puntura jetxi zuen emaitza. Amaieran 27-31.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Ez degu lan taldean jolastu, asko banatu gera eta argi ikusi da ez dugula partidu on bat egin. Partiduan sartu gera, gai izan gera irabazteko, baina akats asko eduki ditugu, atera diren akats horiek ezebatuta genituela uste nuen, baina berriro agertu dira. Egin behar dugun lana, lan taldea da, zeren daukagun maila argi dago askoz hobeagoa dela. Astebete daukagu lantzeko eta hobetzeko jarraitu dezagun hobeagoak izaten, GoOstadar!

Tiros Libres: 21/8                           Faltak: Bera Bera Balda 21 / Ostadar S.K.T -B- 10                 Emaitza: 27-31

Lehenengo Laurdena (1)    6-8     Bigarren Laurdena   (2)    6-7

Hirugarren Laurdena  (3)    7-11    Laugarren Laurdena (4)    8-5

Hasierako Bostekoa: Irantzu Mendiluze (5), Ane Jimenez (3), Leire Ipiñia (2), Paula Quiroga (6) eta Angel Jacobs (9)

Itxaso Ortega (4),  Mirari Zorzano, (0) , Maitane Eizmendi (2) eta Karla Tejado (2)

Lesioa: Aiora Villaron (-) eta Amaiur Izagirre (-)

Hurrengo astean geldiunean da karnabalengatik. Beraz otsailaren 29 larunbata izango da hurrengo partidua, arerioa Arrasateko Ointxe! talea, Mondragon Unibertsitatea, Partidua eguerdiko 13:00 izango da Maialen Chourraut kiroldegian, Lasarte-Oria.