Bloga

Garaipena Partizipaziozko Kadete Neskentzako

Lehenengo garaipena lortu dute Lasarte-Oriako Partizipaziozko kadete Neskek.

Bere jokoa ondo azaldu zuten Ostadar SKT-eko neskek, bereziki erasoko atalean batez ere,Tolosa Uzturre gainditzeko gai izan zen partidu handi batean, bere lehenengo garaipen baliotsua lortu zuten, beraien inaugurazioa ikastaro berrian, Lasarte-Oria kiroldegian (52-32)

Endika Marrahi entrenatzaileak zuzenduak, taldea 10-2ko partzialarekin hasi ziren, nagusitasun haundiarekin erasoan, talde bisitantea ez zen batere eroso aurkitzen eta lehenengo laurdena 12-4 amaitu zen.

Bigarren laurdenean bi taldeak indar berrituta atera ziren, bisitariak defentsa oso itxiarekin azaldu ziren, egoera horren aurrean etxeko taldeak arazoak eduki zituen saskiratzeko. Take Uzturre eroso zegoen kantxan eta lehengo laudenean baino saskiraketa gehiago sartu zituen, hala ere Ostadar SKT irabaziko zuen laurdena 28-12, 12 puntu gora deskantsuan.

Tolosak ez zuen amore eman nahi eta indartsu jarraitu zuen defentsan, eta laudena irabaztea lortu zuten, lasartearrak bertan behera utzita 4-10, hirugarren laurdena 32-26.

Ekintza eta erreakzioa, bisitariak ez zuten aurkitzen taldea nola gelditu lasartearrak beraien defentsa hausteko gai izan ziren, eta hortik aurrera momentua aprobetsatu zuten beraien jokoa egiteko, eta partidua bereganatzeko 52-32.

52 – Ostadar SKT (12+16+4+20): 

32 – Take Uzturre (4+12+10+6):

Hurrengo astean Ostadar SKT, Añorga-ren aurka harituko da leheian, arratsaldeko 16:00 Benta Berri kiroldegian Antiguo auzoan, Donosti

DSC_0619

Ostadar SKT 52-32 Take Uzturre