Bloga

Garaipenaren bidera itzultzen gara, partidu on batekin 1º Probintzialeko Senior Neskak (70-44)

Ligako 7. partidua Senior Neskentzat. Aurreko astean Iraurgiren aurka lehen partidua galdu ondoren, beharrezkoa zen partidu on bat egitea eta hala izan zen. Aurrean Atletiko taldea, talde ezaguna, non bi taldeetan jokatutako jokalari eta entrenatzaileak gauden eta azken urteetan final eta partidu asko jokatu ditugu elkarren aurka. “Derby” moduan hartu daitekeen partidua.

Partidu hasiera tentsio handikoa izan zen, nabaria zen bi taldeek partidua irabazteko genuen gogoa. Erasoan ondo irten ginen, baina defentsan akatsak egiten ari ginen eta bizkarra defenditzea kostatzen zitzaigun. Lehen laurdena 16-9 gure alde.

Bigarren laurdenean, nire ustez, gure jokoa hobea izan zen, baina kanasta asko huts egin genituen uztai azpian, nahiz eta tiro liberatuak lortu hiruko jaurtiketak ez ziren sartzen eta kanpoko taldeak pixkanaka markagailuan gerturatzea lortzen zuen. Atsedenaldira 31-25 gure alde. Ikusten zen hobeak ginela eta hobeto jokatzen ari ginela, baina ez genuen lortzen partidua puskatzea.

Atsedenaldian hitz egin ondoren, hirugarren laurdena beste kontu bat izan zen. Korrika egiten hasi ginen, erritmo egokian jolasten eta hiruko jaurtiketak bata bestearen atzetik sartzen hasi ginen. 1, 2, 3 eta 4 hiruko lortu genituen laurden honetan eta partidua puskatze lortu genuen, 28-10 partzial ikusgarriarekin.

Azken laurdenean partidua erabakita zegoen, eta hamar minutu hauetan ez zen ezer aipagarririk gertatu. Partidua modu egokian amaitzea lortu genuen, nahiz eta azken 3 minutuetan 6 jaurtiketa libre jarraian huts egin genituen. Amaieran 70-44 eta partidu garrantzitsua ateratzea lortu genuen.

Partzialak: 16-9/ 15-16/ 28-10/ 11-9

TL: 17/34

Leire Belartieta 8, Laura Gutierrez 6, Alicia Jimenez 16, Uxue Anabitarte 3, Haizea del Olmo 16

Yaiza Navarro 8, Itxaso Mercero 6, Leire Beldarrain 3, Uxue Rodriguez 2, Paula Ugarte 2