Bloga

Garaipenetik gertu, Errendimenduko Junior Neskak (45-53)

4º JARDUNALDIA 2019 / URRIA / 6
ERRENDIMENDUKO JUNIOR NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
IGANDEA 09:30 OSTADAR SKT -A- – GRUPO EME OIARSO SKT

Urriko lehenengo partidua Errendimenduko junior neskentzat, 4. jardunaldia. Partidua igandea Urriak 6, goizeko 09:30 jolastu zen Maialen Chourraut kiroldegian. Arerioa errenteriko Oiarso SKT taldea (Grupo EME Oiarso SKT), talde gogorra eta altura haundiko jokalariak.

Lehenengo laurdenaren hasieran talde batek agintzen zuen, talde hori Grupo EME Oiarso SKT zen, zelaia oso haundia egiten zuten, eta Ostadar S.K.T-ren laguntza ez zen ondo iristen. Lasarteko neskak ez zuten ondo defenditzen eta partiduko akatsik haundienak egin zituzten. 10-20 Errenteriko neskentzat, 10 puntu behera Ostadar S.K.T.

Bigarren laurdenak helburu haundi bat hartu zuen, defentsa gogortzea eta oso ondo ibili ziren Ostadar S.K.T neskak, defentsan gogortuz eta laguntzetara ondo iristen. Partidua beste itxura bat hartzen hari zen, beste aldetik zelai osoan egindako presioari esker etekin ezin hobea atera zuen etxeko taldeak. Grupo EME Oiarso SKT ez zen gai izan bere jokua ondo egiteko, eta soilik 6 puntu sartu zituen laurden honetan. Deskantsura 22-26, 4 puntu behera etxeko taldea.

Hirugarren laurdena bi taldeak eduki zuten protagonismo berdina. Hasieran Grupo EME Oiarso SKT eduki zuen eta aurrerago Ostadar S.K.T Laurdena 10-10 amaitu zen, beraz 32-36 azken laurdena dena erabakitzeko zegoen, edozein taldeak irabazteko aukera zuen.

Laugarren laurdenean izan zen momenturik gogorrena, Ostadar S.K.T lehehengo aldiz jarri zen margailuan aurretik, baina Grupo EME Oiarso SKT 8-0 partzial bati esker partidua bereganatu zuen. Taldea indar gabe geratzenn ari zen. Gainera Grupo EME Oiarso SKT taldeak zona bat jarri zuen defentsan eta lasarteko neskak ez zuten lortzen saskiratzea. Amaiera 45-53, Ostadar S.K.T taldearentzat porrota.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Hasiera zaila eduki degu, oso argi menperatu dute lehenengo laurdena. Hortik aurrera gure jokua gai izateko izan gera eta momentu oro menperatu degu. Beste talde bat dirudigu horrela jolasten degunean. Azkeneko momentuan gai izan gera partidua irabazteko baina, ez gera gai izan ondo defenditzeko. Oso gustura taldearekin baina horrelako partidu onak eginda irabazi beharra daukagu. Hurrengo astean denboraldiko erronkarik zailena, ala ere inoiz baina gogorrago aterako gera, GoOstadar!

Tiros Libres: 30/19                    Faltak: 11 Ostadar SKT / 21 Oiarso SKT                         Emaitza: 45-53

Lehenengo Laurdena (1)   10-20    Bigarren Laurdena   (2)  12-6

Hirugarren Laurdena (3)    10-10    Laugarren Laurdena (4)  13-17

Hasierako Bostekoa: Lide Hidalgo (2), Olatz Bardaji (6), Nerea Calvo (3), Ane Balerdi (1) eta Elene Arruti (8)

Denisse Lopez (4), Lur Landaberea (6) eta Marta Rojo (15), June Negredo (Lesioa) eta Nahia Astiazaran (Lesioa)

Hurrengo astean atsedenaldia zetorren, baina Urriak 27 aste bukaerako partidua aurreratuko dute. Partidua Torrealday asesorias Hondarribi-ren aurka. Partidu gogorra izango dute Lasarte-Oria-ko neskek, igandea 13 izango da, goizeko 11:00 Lasarte-Oria-ko Maialen Chourraut Kiroldegian.