Bloga

Garaipenetik oso oso gertu, 1º Probintzialeko Senior Neskak (41-39)

Ligako hirugarren partidua Senior Neskentzat, larunbatean 18.00tan Benta Berrin. Aurrean Luberri taldea. Azken hiru urteetan finalera iristea ekidin digun taldea. Talde beteranoa, altura handikoa, bere jokoa oso ondo egiten dakiena… Gu duda batzuekin iristen ginen, urteko lehen bi partiduen eta azken asteetako entrenamenduen ondoren. Ez genekien talde honekin konpetitzeko moduan geunden, baina argi ikusi zen baietz!

Lehen laurdena oso ondo jokatu genuen. Defentsan zorrotz, haien jokalari handiak gelditzen eta erasoan joko bizi eta alaia bilatuz. Partiduak gure erritmoa zeukan, pena saski azpian ez genuela gehiegi asmatu. Lehen laurdenean 12-13 aurretik.

Partiduko 15. minutura arte oso kontzentratuta ginen, gure jokoa egiten eta emaitza gure aldekoa zen. Baina momentu honetan geldialdia… Etxeko taldearen protestak, falta bat gaizki zegoela apuntatua eta. Epaileek zer egin jakin gabe, mahai arduraduna urduri, jokalari eta ikusleak ezer ulertu gabe… 5 minutu jokoa geldirik, azkenean ezer ere ez erabakitzeko. Geldialdiak min egin zigun, 10-0eko partziala etxekoen alde eta 8 puntu atzetik atsedenaldira 26-18.

Pena bat izan zen, 15 minutu bikain egin eta azken 5 minutu horiengatik atsedenaldira atzetik iristea. Hala ere, ikusi genuen partidua konpetitzeko moduan ginela eta hirugarren laurdenean gure jokoa itzuli zen.

Haien erasoa gelditu genuen, markagailuan gerturatzen joan ginen eta dinamika gure aldekoa zen. Pena jaurtiketa libreena. Hala ere, azken laurdenera partiduan iritsi ginen 31-29, 2 puntu atzetik.

Azken laurdena oso intentsoa izan zen. Nerbioak, markagailu aldaketak, tentsioa… 5 minutu faltan aurretik jartzea lortu genuen 35-37. Baina ez genuen jakin partidua ixten. 2 minutu faltan markagailua berdinduta, 39-39. Eta hemen, taldearen gaztetasuna nabaritu zen, ez genuen jakin azken erasoak modu inteligentean jokatzen. Azken 4 erasoetan ez genuen saskira jaurtitzerik lortu, baloi galduak, erabaki okerrak… Irabazteko beldurra izan genuen. Eta hori Luberri bezalako talde batek ez du barkatzen. Haiek jaurtiketa libreetan asmatu zuten eta partidua joan zitzaigun.

Partiduko azken 12 minutuetan, emaitza berdinduarekin 2/12 Tiro Libreetan. Partidu osoan 10/30. 20 TL huts eginda ia ezinezkoa da partidu bat irabaztea. Amaieran 41-39.

Partidu honek gure taldean sinisteko balio behar digu. Aurreko urteetako mailan gaude eta partidu guztiak konpetitu eta irabazteko gai garela barneratu behar dugu. Nahiz eta galdu, sentsazioak aurreko bi partiduetan baina hobeak dira. Datorren astean Oiarso, lehen hiru partiduak irabazita kolidertzan datorren taldea. Dinamika berdinean jarraitu behar dugu eta larunbatean partidu ona jokatzeko intentzioarekin entrenatu!

Laura Gutierrez 7, June Eizmendi -, Alicia Jimenez 8, Itxaso Mercero 7, Uxue Anabitarte 4.

Leire Belartieta 4, Ane Alberdi 5, Laraitz Izagirre 4, Marta Escudero -, Itsaso Ariztimuño -, Maialen Sevillano -, Eneritz Buiza-.