Bloga

Ges Aseguruak Ostadarreko gazteen taldeari babesa emango dio

Ostadar Saiarre Kirol Taldeak eta Lasarte-Oriako Ges Aseguruak hitzarmena sinatu dute. Bi entitateek Ges Aseguruak bulegoan, Pablo Mutiozabal 2.zenbakian, sinatu zuten hitzarmena. Ostadarreko ordezkariek pozik daude sinatutako hitzarmen honekin, “Ges Aseguruak eskaintzen digun laguntza ezinbestekoa da. Ges gazteen taldeko babeslea izan arren, aldi berean, Ostadarrek burutu nahi duen kirol egitasmoari laguntzen ari baitio. Modu batera edo bestera, herriko hainbat enpresa eta merkatarik ari zaizkigu laguntzen. Hauei ere eskerrak eman behar dizkiegu gure egitasmoan sinesteagatik eta urtetik urtera gurekin jarraitzeagatik”.

Argazkian, Unai Iribar Ohorezko Jubenil taldeko kapitaina, Peio Esnal  Ostadarreko ordezkaria eta Kristina Arteaga Ges Aseguruetako arduraduna.