Bloga

GIROA HASTEAR DA!

Giroa hastear da, maiatzaren 4ean, eta horrekin batera gure porra. Hurrengo astelehenetik aurrera, apirilaren 29tik, porra egiteko aukera izango duzue, bai internetez, baita ohiko tabernetan ere. Boletoaren prezioa 8€ izango da.

Sariak 

Badakizue, lau itzulietako boleto onenarentzat sari berezia dagoela, 1.600€; baina, saria lortu ahal izateko derrigorrezkoa da lau porratan parte hartzea eta lauetan boleto irabazleak izen berdina izatea. Gainontzeko sariak mantentzen ditugu: porrako 1goak 400€ irabaziko ditu, 2.goak 200€ eta etapako 65€. Horretaz gain, 6 urdaizpiko banatuko ditugu, 5 zozketaren bitartez eta bat azkena geratzen den boletoarentzat izango da. Eta puntu gehien lortzen dituen tabernarentzat bi pertsonentzako otordu bat Txartel Txokon irabaziko du.

Tabernak

Tabernan, zerbait hartzen duzuen bitartean, egitea erabakitzen baduzue, ohiko tabernetan aurkituko dituzue txirrindularien zerrendak eta boletoak: Abend, Antxeta (Usurbil), Artizar, Avenida, Benta (Usurbil), Bronx, Buenetxea, Eguzki, Futbol Txokoa, Genesis, Gure Etxea, Ilargi, Insausti, Iñaki, Izkiña, Jalgi, Larrañaga Harategia, Oria Txiki, Punto, Sancho, Txiriboga (Usurbil) eta Txoko taberna (Jaizkibel plaza).

Kontutan hartzeko oharrak

Lau itzulietako bat (Itzulia, Giro, Tour edo Vuelta) martxan dagoela bertan behera gelditzen bada, une horretan bertan ere porra bukatutzat emango genuke. Azken etapak normal puntuatuko luke, hau da, etapako lehen 15ek eta sailkapen orokorreko lehen 3ek puntuatuko lukete. Eta azken sailkapenerako, puntuazio berezia aplikatuko litzateke (ikus G puntuazio-sistema). Sarietan ez litzateke aldaketarik egongo: 1goarentzat 400€, 2.goarentzat 200€ eta urdaiazpikoen zozketako irabazleak mantenduko lirateke.

“Lauetatik onena” sariari dagokionez,

– Lauak ospatzen badira (Itzulia, Giro, Tour eta Vuelta): 1.600€

– Horietako bat ospatuko ez balitz: 1.200€

-Horietako bi ospatuko ez balira: 800€

– Horietako bat bakarrik egingo balitz, ez litzateke saririk izango.

Etaparen bat neutralizatuko balitz, antolatzaileak argitaratuko lukeen zerrenda hartuko genuke eguneko puntuaketarako, nahiz eta txirrindulari horien artean lehiarik ez den egon.

Animatu parte hartzera!