Bloga

GIROko PORRA MARTXAN

Maiatzaren 8an Giroa hasiko da eta horrekin batera gure Porra ere. Parte hartzeko behar dituzuen zerrendak eta boletoak ohiko tabernetan aurki ditzakezue: Abend, Aitzaga (Usurbil), Aldatz-ekua, Txoko (Jaizkibel), Antxeta (Usurbil) Artizar, Avenida, Bronx, Buenetxea, Eguzki, Genesis, Gure Etxea, Hiru Aldeta, Ilargi, Insausti, Iñaki, Jalgi, Larrañaga Harategia, Oria Txiki, Sancho, Txoko Garagardotegia eta Udaberrin. Tabernetako boletoak larunbatean, maiatzaren 8an, 18:00etan hasiko gara jasotzen.

On-line egiteko aukera

Oso erraza da hemen klik egin http://www.ostadarskt.eus/online-porra-boletoa/ ,boletoa bete eta txartelarekin ordaindu behar duzue.

Aurtengo Porrak berrikuntza asko ditu: sari handiagoak, gure webgunetik zuzenean egin eta txartelaz ordaindu… Ikusi informazio guztia gure web gunean  http://www.ostadarskt.eus/aurten-lauak-baietz/

Zorte on guztioi!!!