Bloga

Giroko Porra dagoeneko tabernetan

Asteburu honetan Giroa hasiko da eta horrekin batera gure Porra. Dagoeneko ohiko tabernetan aurki dezakezue  eta kontutan izan larunbatean, maiatzaren 11n, 21:00etan amaitzen dela boletoak entregatzeko epea.

Sariak

Sariak betikoak dira, etapako 60€, sailkapen orokorreko lehenarentzat 360€ eta bigarrenarentzat 180€. Eta beti bezala, 7 urdaiazpiko zozketatuko ditugu parte hartu dutenen artean eta 8.na faroliloari emango zaio.

Puntu gehien batzen dituen tabernak  bi pertsonentzako afari bat irabaziko du Txartel Txoko Jatetxean.

Itzulia, Giro eta Tourreko boleto onenak, berriz, 1300 euro irabaziko ditu.

Porraren inguruko informazio guztia gure webgunean, Facebook eta Twitterren aurki dezakezue.