Bloga

Giroko Porra

Aurten Giroa maiatzaren 6ean, ostiralean, hasiko da. Boletoak larunbatean, maiatzaren 7an, 15:30ean jasoko ditugu. Beraz, azkar ibili gero.

Boletoak ohiko tabernetan aurkituko dituzue. Porran funtzionamendua betikoa izango da, baita boletoaren salneurria ere, 7€.

Sariei dagokionez: etapako 60€, sailkapen orokorreko lehenarentzat 360€ eta bigarrenarentzat 180 €. 7 urdaiazpiko zozketatuko dira parte hartuko dutenen artean eta 8.a faroliloari emango zaio. Puntu gehien batzen dituen tabernak bi pertsonentzako afari bat irabaziko du.

Eta urtero bezala Giro eta Tourreko boleto onenak 1600 euro irabaziko ditu.

Porra egiteko txirrindularien zerrenda, zerrenda ofizialak kaleratzen dituztenean zintzilikatu dugu gure web gunean.

Anima zaitez!