Bloga

Giroko sari-banaketa egin dugu

Giro Porrako sari-banaketa egin dugu Avenida tabernan eta lau urdaiazpiko geratu dira jaso gabe: IGMN, Maddi eta Leire, Asi Kreuziguer eta Iturtxo irabazle. Gogoratu astebeteko epea duzuela jasotzeko Ostadarreko bulegoan.

Hurrengo Porra Tourrekoa izango da, uztailaren 6ean hasiko dena. Boletoak eta zerrendak San Pedro jaien ondoren ohiko tabernetan utziko ditugu.

Itzulia, Giro eta Tourreko boleto onenak 1300€ irabaziko ditu.

Mila esker guztioi parte hartzeagatik, zorionak irabazleei eta zorte on Tourreko Porran.