Bloga

GIROKO SARI-BANAKETA LARRAÑAGA HARATEGIAN

Gaur Giro Porrako sari-banaketa Larrañaga Harategian egin dugu. Azkenean, Gontzal Motor eta Iradi Sagarrak boletoek saria erdibana egitea erabaki dute. Urdaiazpiko bi geratu dira jaso gabe, Polas (Also) eta Txubi (Trumoi). Astebete duzue Ostadarreko bulegoan jasotzeko, astelehenetik ostiralera 18:00etataik 20:00etara.

Iaz bezala, Patxi, Ana eta Naroak pintxo-pote prestatu digute. Mila esker familia!

Baita porran parte hartu duzuen guztioi ere.