Bloga

GIRONAKO PIRINEOTAN ESKALATZEN

Gure mendi ataleko kideek Pirineotan eskalatzen aritu dira eta bertan ateratako argazki batzuk bidali dizkigute.

GIRONAKO PIRINEOTAN TREPATZEN

Girona urrun geratzen zaigu, benetan urrun. Bertan dauden mendiak ez dira oso altuak, gainera pareta handirik ez daude, zenbait salbuespen eskas eta ohoragarri batzuk ezik. Nahiz eta hamarkadak eman Piriniotan eskalatzen, pasa den uztaila arte ez gara haraino lehenago joan.

Azken urte hauetan eskalatzeko eskalada-bide ekipatu asko zabaltzen ari dira. Interneten miatu genuenarekin eta Ripolleseko gure Quim lagunaren gomendioei jarraituz martxan jarri ginen, eskalatzeko eta igotzeko proposamen ugari eramanda.

Zazpi egun zoragarri eman genituen mendian eskalatzen eta trepatzen eta saria ondokoa izan zen: Puigmal (2912m) eta Bastimets (2882m) zonaldeko bi mendirik altuenak, Puigsacalm kordaleko 3 tontor eta Montgrony gainean dagoen Coll Roigen 3 bia (Katalanismoaren sorlekua). Eskalada biak ondorengoak izan dira:

Joan Colet 100 mt, 6aA0 (6b+);

Matats de Roca 135 m V+A0,

Derzu Uzala  V+A0 (6a),

Flyng Circus 165 m 5b Comma de la Vacam mendian

Biodesagrdable 255 mt V+ Comma del Orrikoo piramidean

Espero dels Llops 210 mt V+ Puig dels Llopsen (Puiigsacalm)

Eta aipagarriena Curu bidea 330 mt 6+, Duis-Dent de Rosselleko paretan

Esandakoa, aste zoragaria!

Puig Dels Llops

Joan Colete

Derzu Uzala

Gra De Fajol

Puigmal

Coma del Orriko piramidea

Coll Roig Dersu Uzala

Vía del Curun

Col de la Marrana, atzean Bastiments

Vía del Curu Dent de Rossel Duiseko pareta

Campdevanol