Bloga

Gonzalo Zabalak Ama Dablameko igoera kontatu digu

Gonzalo Zabalak bere bidaia kontatu eta bidali digu. Argazkiak Gonzalorenak dira.

 

Joan den urriaren 11n abiatu ginen Donostiatik Nepalerantz, Ama Dablam mendia eskalatzeko asmoz.

Bi egun Katmandun egin ondoren, Luklara hegaldia hartu eta hemen hasi genuen altuerako aklimatazio prozesua, trekking bat eginaz Everesteko Oinarrizko Kanpamendurako ibilbidea jarraituz. Bidean, zenbait gailur igo genituen: Khunde Peak (4.200m); Nangkar-Tsang (5.050m); Kala Patthar (5.500m) eta Island Peak (6.189m).

Katmandú

Kala Pattha. Atzean, Everest eta Nuptse

Island Peak (6.200m.)

Beharrezko aklimatazioa ia erabat eginda, urriaren 26an Ama Dablameko oinarrizko kanpamenduan ginen, beste espedizio askoren artean. Behin altuerako kanpamenduak hornitu eta gero, urriaren 31n irten ginen oinarrizko kanpamendutik gailurrerantz. Azaroaren 1n 2. kanpamendura iritsi ginen bere zailtasunagatik ezaguna den “Dorre horia” izeneko pareta eskalatu ondoren. (30m luze eta 6A zailtasunekoa). Gau honetan bertan, 23:00tan, taldeko 5 kide eta 2 Sherpaz lagundurik, abiatu ginen gailurrerantz.

Dablameko Ama oinarrizko kanpamenduak

Ama Dablameko K1

Ama Dablameko K2

 

800m ko igoera luzea egin ahala, taldea zatikatzen joan zen eta egunsentirako, Sherpatako bat eta ni bakarrik jarri ginen denen aurretik. Atzetik eta ordu pare bateko tartearekin, beste taldekide bat zetorren. Dagoeneko, taldeko beste kideak igotzeari uko egin eta buelta eman zuten.

Azkenean, azaroaren 2an, goizeko 6:40ean Tenzing Dorjee sherpa eta ni, Ama Dablameko gailurra lortu genuen. 10:00etan iritsi zen taldeko beste laguna.

Ama Dablameko gailurra

Ama Dablameko taldea

 

Zorionak Gonzalo eta eskerrik asko Ostadarreko koloreak Ama Dablamera eramategatik.