Bloga

GoraBeherako Garaipena (Askatuak 43-64 Ostadar)

Bigarren partidua eta bigarren garaipena Senior Neskentzat Cafes Aitona Askatuak-en aurka. Hasiera bikaina izan zen, goitik presionatzen, baloiak lapurtzen eta kontraerasora oso azkar ateratzen. Hori da gure erritmoa! 0-14 4. Minutuan eta 6-24 lehen laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdena, guztiz kontrakoa izan zen. Askatuak-en erritmo motelean sartu ginen, defenditzeari eta korrika egiteari utzi genion eta erasoan desagertu egin ginen. 12-4 partziala eta 18-28 atsedenaldira.

Hirugarren laurdenaren hasieran erritmo motel honekin jarraitzen genuen eta Askatuak-ek markagailuan gerturatzen jarraitzen zuen. Eskerrak txipa aldatu genuen eta berrio ere defenditzen eta korrika egiten hasi ginen. Erritmo bizian jokatzen 2-19ko partziala lortu eta partidua puskatu genuen gure alde.

Amaieran 43-64. Badakigu zein den gure erritmoa, Tolosaren partidukoa, Askatuaken kontrako lehen hamar minutuetakoa. Partiduko 40 minutuak horrela jokatzea izan behar da gure helburua. Datorren larunbatean hirugarren partidua, 18.00etan Lasarten Añorgaren aurka izango da!

Partzialak: 6-24/ 12-4/ 12-21/ 13-15

TL: 15/27

Leire Belartieta 9, Laura Gutierrez 3, Alicia Jimenez 26, Itxaso Mercero 15, Uxue Anabitarte 2.

Haizea Del Olmo 4, Leire Beldarrain 3, Haizea Furundarena -, Uxue Rodriguez -, Elene Arruti 2.