Bloga

Goraka pausorik pauso, Senior 1º Probintzialeko Neskak (24-56)

Ligako 5. Partidua Senior Neskentzat eta 4. garaipena. Partidu egun eta ordu arraroa, Ostirala 19.30tan Ordizin. Astean entrenamendu bat soilik taldearentzat eta jokalari batzuk hori ere ez. Aurkako taldea ezezaguna, aurreko urtean igoera lortu eta junior eta neska gaztez jositakoa. Etxeko bi partiduak irabazita zeuzkaten aurrez eta ez genekien nolako partidua izango zen.

Hasieratik ikusi zen nagusi ginela. Barruko jokoan abantaila garbia geneukan, defentsan estutzen hasi ginen eta 0-11ko partziala lortu genuen hasteko. Lehen laurden amaieran 4-17 gure alde.

Bigarren laurdena trabatuagoa izan zen. Falta asko egin zizkiguten, jaurtiketa libreetan ez genuen asmatu eta erasoko jokoak ez zeukan jarraitasunik. Atsedenaldira 10-30. Erasoan ez geunden oso fin, baina defentsako lanak abantaila handia eman zigun lehen bi laurdenetan.

Bigarren zatiak gauzak probatzeko eta minutuak jokalari guztien artean banatzeko aukera eman zigun. Zaila izaten da abantaila handia izanda 40 minutuan kontzentratuta eta maila berdinean jarraitzea, baina hortan ahalegindu ginen. Amaieran emaitza garbia, 24-56.

Urtea ondo hasi dugu, 4-1 balantzearekin goiko postuetan gaude beste 4 talderekin berdinduta. Larunbatean gure balantze berdina duen Take Tolosa izango dugu aurkari, 16.00tan Lasarten. Talde intentsoa, inkomodoa eta haien kontrako partidetan azken urteetan gauzak zail jarri dizkiguna. Irabazi eta goiko postuetan jarraitu nahi badugu, partidu borobila egin beharko dugu.

Ane Alberdi 10, Alicia Jimenez 7, Laraitz Izagirre 1, Itxaso Mercero 15, Uxue Anabitarte 10.

Leire Belartieta -, Laura Gutierrez 5, Marta Escudero 6, Maialen Sevillano 2, Eneritz Buiza -, June Eizmendi -, Itsaso Ariztimuño -.

Partzialak: 4-17, 6-13, 8-14, 6-12.