Bloga

Gure neskek lehiaketari ekingo diote

Ostadarreko neskak lehiaketara bueltatzen dira, urte bete partidarik jokatu gabe egon ondoren. Asier Acuriolak zuzentzen duen taldeak bihar Fortuna A taldea izango du arerio Gipuzkoako Txapelketako lehen jardunaldian.

Taldeko gainontzeko kirolei geratuta zaien bezala, boleibolak ere etenaldi asko eta luzeak izan ditu, protokoloak eta kontingentzia planak prestatu behar izan ditu, musukoarekin entrenatu… denboraldi konplikatua eta zaila benetan. Dena den, taldeak ez du etsi eta entrenatzen jarraitu du ahal izan duen neurrian. Bihar Donostiako Pio Baroja kiroldegian jokatuko den partidara gogotsu doaz.