Bloga

Hobekuntza nabaria, baina garaipenik ez, Infantil Txiki Neskak (58-36)

3. JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 10
INFANTIL TXIKI NESKAK ANTZIZAR KIROLDEGIA (BEASAIN)
IGANDEA 09:00 BKL LARRAITZ – OSTADAR SKT (TXIKI)

Denboraldiko 2. partidua, 3.Jardunadia (Lehengo astean deskantsua egon zelako) Berriro ere Beasainera bidaia, lagun arteko partidu bat jolastu genuen arerio hauen aurka. BKL LarraitzOstadar S.K.T Txiki, goizeko 09:00tan Antzizar kiroldegian, Beasainen.

Lehenengo laurdena hasi eta bereala argi zegoen ez zela partidu berdina izango Ostadar S.K.T-ko neskak gogoz ari ziren jolasten eta zelai erditik igarotzean beti arriskua garatzen zuten saskiratzeko. BKL Larraitz bere jokoa egiten ari ziren, oso argi zelaian esku zabalak izaten taldean eta azkarrak izaten baloia ateratzeko. Lehenengo laurdenean 15-8, 7 puntu behera.

Bigarren laurdena lasaiagoa izan zen eta oraingoan defentsa izan zen nagusi bi taldeetan, Ostadar S.K.T taldeak zailtasunak zituen defenditzeko eta ez zen gai izan ondo geratzeko arerioa. BKL Larraitz tiro libreak bota zituen, 10 guztira, eta lasarteko neskak aldiz 2 soilik (datu kurioso ez ziren sartu tiro libreak inungo taldeetan). 8-4 markagailuan eta deskantsura 23-12.

Hirugarren laurdena izan zen gogorrena, BKL Larraitz oso indartsu atera ziren eta Ostadar S.K.T ez zen gai izan taldea geratzeko eta naiz eta 9 puntu sartzea lortu, Beasaineko neskak 23 puntu sartzeko gai izan ziren. Markagailuko emaitza erabat aldatu zen eta 25 puntu behera jarri ziren Ostadar S.K.T 46-21.

10 minutu partidua amaitzeko, azkeneko saiakera egin naiz izan zuen Ostadar S.K.T baina arerioa maila altuago batean zeuden eta ez zuten utzi. Seguraski laurdenik politena jolastu zen, saskiraketa askorekin bi taldeetan eta gainera BKL Larraitz ez zuen lortu laurdena irabaztea, lehenengo 3rak bezela. Amaierako emaitza 58-36, garaipena Beasainen geratu zen, erronka on bat edukiko degu bueltan.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Arerio gogorra, baina gure eboluzioa argi dago goraka dijoala. Erreakzion zailtasunak ditugu eta hori nabarmena da gure akatsetan, ohitura txar batzuk ditugu, eta berriak ikastea baino ohitura txar horiek aldatzea izango da. Bestalde lan talde ikaragarria egiten hari dira jokalariak beraien artean, beraien hartean juntu eta “piña” on bat hari dira sortzen. Jarraitu dezagun lanean, GoOstadar!

Tiros Libres: 12/3                                Faltak: BKL Larraitz 13 / Ostadar SKT 17                          Emaitza: 58-36

Lehenengo Laurdena (1)   15-8     Bigarren Laurdena   (2)    8-4

Hirugarren Laurdena (3)     23-9    Laugarren Laurdena (4)  12-15

Hasierako Bostekoa: Maialen Goenaga (2), Eneritz Odriozola (10),  Ariadna Touriño (0), Enara Gomez (7) eta Inge Villalobos (9)

Olatz Etxezarreta (6), Noa Fuentes (0), Lucia Sebastian (2),  eta Olaia Iraola (Lesioa)

Garazi Monzon (12) eta Iara De La Mata (2)

Hurrengo astean lehenengo partidua etxean, Azaroa-ren 16-ean larunbata, goizeko 09:30 Maialen Chourraut kiroldegian, Lasarte-Oria. Arerioa Donosti-ko talde garrantzitsu bat, Easo Sorgintxulo.