Bloga

Hobetzen Baina Garaipenik Gabe, Infantil Haundirentzat (60-36)

Lehenego partidua etxetik kanpo, hiru partidu etxean jolastu ondoren, kanpora ateratzeko momentua iritxi zen. Aste bukaera honetan Oiartzun-eneko kiroldegian izango zen norgeiakoa, Oiartzungo Saskibaloi Lagunak eta Ostadar SKT.

Lehengo laurdena oso parekatu izan zen, ondo defenditzen eta atakean espazioetan sartzen eta zelaia haundia egiten. Aukera eduki zituzten Ostadar SKT taldeak, baina zailtasun asko saskiraketak lortzeko orduan. Oiartzungo Saski Lagunak minutu batean 6 puntu sartzea lortu zuten triple batekin eta markagailuan abantaia hartu zuten, lasarteko neskak ez zuten etsi eta tartea jeitsi zuten 15-10 amaieran.

Bigarren laurdena etxekoentzako izango zen hasiera, jokaladi arrunt batekin ezpazioak asko irekitzen zituzten eta horrela sarrera egiteko aukera nabarmenak lortzen zituzten. 8-0ko partziala. Tiempo Muerto, genituen utsuneak argitu eta planteamendua aldatu eta 12 puntu sartzeko gai izan ginen azkeneko 5 minututan, baina ezin izan genuen laurdena irabazi 16-12, deskantsuan 31-22.

Deskantsuaren ondoren aukerak bagenitu oraindik markagailuari buelta emateko, baina Oiartzungo Saski Lagunak zelai osoan presio bat ezarri zuten eta gainera defenditzeko orduan esku ugari erabili genituen, kanasta ez bazuten lortzen falta bat ateratzen ziguten, Ostadar SKT ez zuen saskiraketa erosorik lortzen, 23-4 laurdena. 54-26.

Azken laurdena, naiz eta laurden on bat egin eta defentsan askoz gehiago hobetu ez genituen saskiratzen 6tik 0 tiro libreetan, eta naiz eta markagailua txukundu ez ginen asko hurbildu. Laurdena irabazi baina partdua galdi 6-10, 60-36.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Aurreko partidua baino askoz hobeto jolastu degu, hala ere or jarraitzen dute akats nabarmen haundienak eta horiek ezabatzea izango aurtengo lanik haundiena. Hurrengo astean aukera berri bat edukiko degu etxean, gogor neskak!

Quinteto Inicial:

Marta Rojo (7), Leire Ipiña (0), Karla Tejado (3), Intza Zendoia (2) eta Aiora Villaron (2).

Harriet Guinea (0), Itsaso Ortega (0), Sandra Rojo (12) Maialen Paris (6), Ainhoa Iturriza (2), Irantzu Mendiluze (0) eta Eneritz Tolaretxipi (2).

– Ainara Sarmiento (x) eta Amaia San Miguel (x) –

Parciales: 15-10 16-12 23-4 6-10

Faltas: 12/14

Tiros Libres: 10/2

Hurrengo astean Añorga izango da gure arerioa, beste aukera on bat lehengo partidua irabazteko, Azaroaren 12an Igandea, goizeko 09:30 Maialen Chourraut kiroldegian Lasarte-Oria.