Bloga

Horrelako partidu gehiago Errendimenduko Kadeteak (55-58)

17 segundo faltan 2 puntuagatik galtzen zijoan Ostadar SKT -A- lasarte-Oria-ko kiroldegian Carnicas San Marcial Hondarribia-ren aurka, Ikasbasket klubaren aurka. Bi tiro libre zituzten aurkariak lehenegoa ez zen sartu, arnasa hartzeko momentua. Bigarren jaurtiketa barrura, “Tiempo muerto” 3 behera jokaldia prestatzen azkeneko atakerako, jokaldia ez zen atera, hala ere bi tiro eduki zituzten lasartearrak tiro egiteko. Denbora amaitu egin zen, eta onekin batera partiduaren porrota eta denboraldiko partidurik onenera, Carnicas San Marcial Hondarribia garaile 55-58.

Igandea 13 goizeko 11:00 partidu berri Lasarte-Oria kiroldegian, etxeko taldea Ostadar SKT -A- arerioa Carnicas San Marcial Hondarribia bueltako lehenego partidua, hondarribin izan zen lehenegoa eta bertan 34 puntugatik galdu zuten lasartearrak, nahiko argi zegoen balantzaren aldea, baina horregatik maite dugu kirol hau, gertaera hauengatik, Hondarribiko neskak ahaztuko ez duten partidua bilakatuko zelako.

Lehengo laurdenetik argi utzi zuen Ostadar SKT -A- nola hobetu zuten, presiotik ateratzen, presioa menperatzen eta presioa beraien hoberako garatzen. 13-9 irabazi zuten lasartearrak hasierako laurdena 4 tiro libre huts eginez, zein importanteak diren tiro libreak.

Bigarren laurdena Hondarribiko neskentzat izango zen, erakutsiz zertarako gai diren eta bigarren aldiz markagailaren aurretik jarri ziren, baina 5. minutuan bonusean sartu ziren Ostadar SKT -A- eta hemendik aurrera falta bakoitzak bere eragina zuen, bi tiro. Berriro ere zein importanteak diren tiro libreak, bakarra barrura 7tik. azkeneko 30 segundutan lasartearren bi despiste Carnicas San Marcial Hondarribia 2 kanasta izan ziren eta horrela 4 gora jarri zen markagailuan 26-30.

Hirugarren laurdena zailena zetorren eta emaitza berdinduta jaitzea zen, baina laurden hau baloi asko algu ziren, pauso gehiegi eta hala ere ez ziren askorengatik joan, baina arerioaren trebetasuna argi zegoen, eta 4 puntugatik irabazi zuten laurdena 37-46.

Bazirudien partidua bazijoala, zeren azkeneko laurden honetan arerioa 13 puntugatik aldendu zen, baina 10-2ko partzial ikeragarri bati esker berriro ere hor ziren 2 puntura. Urduritasuna hasi zen nabarmentzen Ostadar SKT -A- neskentzako 6 falta jarraian egin zituzten, horietako 4 tiroak botatzeko ziren, baina arrigarria badirudi ere 8 tiro libreak huts egin zituen Carnicas San Marcial Hondarribia (Zein importanteak diren tiro libreak). 55-57 erasoa Lasartearrentzat, baina ez zuten lortu saskiratzea, falta azkar bat 17 segundu.

Hurrengo partidua Easo 02 Ate Asesores en aurka Bidebieta kiroldegian arratsaldeko 16:00.