Bloga

I.Ipar Martxa Herrikoia

Iaz Ostadarreko Ipar Martxa taldearekin batera Lasarte-Oria Bai! Krosean ibilbide bat prestatu genuen proba modura eta bikain atera zen. Beraz, aurten Ipar Martxa Herrikoia lehen edizioa izango dugu.

Irteera Geltoki Kalean izango da, Frutas Ruizen parean, 10:30ean eta martxalariak korrikalarien atzetik aterako dira. Ibilbideak 5 km ditu, irudian marra orlegiz ikus dezakezue.

Lehen edizio honetan Gironako taldetxo bat espero dugu. Zu ere animatu parte hartzera.