Bloga

Igandean Amezketara!

Ostadarreko zizkloturista taldeak igande honetan Amezketako irteerarekin 2019ko denboraldiari ekingo dio.

Urtero martxoko lehen igandean hasi eta urriko azkenekoan amaitzen dute denboraldia, abuztuan geldialdi bat eginez. Aurtengoan guztira 2404 km egingo dituzte: Amezketa, Zumaia, Zaldibia, Hondarribia, Aizarna, Altzagarate, Zestoa… (ikus egutegia).

Irteerak beti igandetan izaten dira eta Zumaburuko Zaharren egoitzatik abiatzen dira, ordua hilabetearen arabera aldatzen da: martxoan 9:00etan; apirila, iraila eta urrian 8:30ean eta gainerako hilabeteetan 8:00etan.

Animo mutilak eta disfrutau!