Bloga

Igandeko lasterketari begira zenbait gomendio

Datorren igandean, urriak 30, jokatuko den XXV. Lasarte-Oria Bai Kros Herrikoia dela eta, Ostadar S.K.T.-tik zenbait eskaera eta gomendio helarazi nahi ditugu.

Eskaerekin hasita, nagusiak bi dira. Lehena, antolatu ditugun lasterketa ezberdinetan parte hartu behar ez duten herritarrak kalera ateratzera animatu nahi ditugu: batez ere, lasterketak ikusi eta parte-hartzaileak animatzera eta txalotzera. Bigarrena, lasterketak irauten duen bitartean parte-hartzaileen jarraibideak aintzat hartzea.

Gomendioen atalean, igandean autorik ez erabiltzea gomendatzen dugu. Eta goizean erabili behar izatekotan, aintzat hartu:

Mitxelingo sarrera/irteera moztuta egongo da 10:00etatik 14:00etara.

  • Geltoki kalea moztuta egongo dela 10:00etatik 14:00etara.
  • Erdigunea/Blas de Lezo; 10:15-11:30 artean ezingo da autoz irten. 11:30etatik aurrera Hipodromoko zubitik ateratzeko aukera izango da.
  • Erdigunea/Pablo Mutiozabal/Juan de Garay/Iñigo de Loiola/Pintore kalea; Geltoki kaletik irteera moztuta egongo da goiz osoan zehar. Urbileko errotondatik ateratzeko aukera izango da 10:50etatik aurrera -irteera hori moztuta egongo da 10:20-10:50 artean-.
  • Urbileko errotonda; 10:20-10:50 itxita egongo da.
  • Atsobakar auzoa; Donostiara irteera moztuta egongo da 10:20-11:00 artean. Andoainera irteera zabalik egongo da.
  • Sasoeta; Buenos Aires aldapako errotonda moztuta egongo da 10:20-11:00 artean. Euskotreneko errotonda, berriz, 10:20-11:10 artean.
  • Buenos Aires; Goiegiko errotonda moztuta egongo da 10:20-11:00 artean. Hernani bidetik irtetzeko aukera izango da.
  • Zumaburu; 10.20-11:15 artean autorik ez erabiltzea gomendatzen da.
  • Kotxeras; 10.20-11:20 artean autorik ez erabiltzea gomendatzen da.
  • Oria; 10.20-11:20 artean autorik ez erabiltzea gomendatzen da.
  • Galp gasolindegiko errontonda; moztuta egongo da 10:40-11:10 artean.
  • Zubieta; 10:30-11:30 artean, irteera Santuenea auzotik.
  • Hipodromo zubia, Zubietara bidean; 10:15-11:30, autoentzako itxita.
  • Txikierdi;
    • Lasarte-Oriako norabidean, ibilgailuentzat itxita 10:00-14:00 artean.
    • Zubietako norabidean, ibilgailuentzat itxita 10:00-12:30 artean.
    • Mitxelin lantokira doazen kamioientzat itxita, 10:00-12:30 artean.