Bloga

Ikusmen murriztua dutenentzako ipar martxa ikastaroa prestatzen ari gara

Urtarrilaren 28an Arrasaten eta 29an Donostian aurrera eramango dugun ikusmen murriztua duten pertsonentzako ipar martxako jarduera inklusiborako prestatzen ari gara dagoeneko, Ostadarreko ipar martxa eta kirol egokituko taldeak Retinosis Gipuzkoa Begisarerekin elkarlanean. Ekimen hau aurrera ateratzeko Ostadarrek NW Blind dispositibo gidatzaileak erosi ditu. Beraz, interesa baduzue gurekin jarri harremanetan.

Jarduera horiez gain, integrazioaren alde lan egiten jarraituko dugu, hau da, ikusmen murriztua edo pertsona itsuak gure asteko entrenamenduetara etor daitezen.

Eguna iristeko gogoz, hesiak hausten eta gizartea elkarrekin eraldatzen jarraituko dugu!