Bloga

Laurden txar bat, Infantil Haundi Neskak (55-44)

6º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 30
INFANTIL HAUNDI NESKAK LASALLE IKASTETXEA (ZARAUTZ)
LARUNBATA 09:30 ZAST LASALLE ZKE (HAUNDI) – OSTADAR S.K.T HAUNDI

Denboraldiko bostgarren partidua infantil haundiko neskentzat, 6. jardunaldia. Partidua Larunbata Azaroak 30, goizeko 9:30tan jolastu zen Zarautzeko La Salle Ikastetxean. Arerioa ZAST LA SALLE taldea, intentsitate defentsiboko arerioa.

Lehenengo laurdenaren lehenengo minutuetan, bi taldeen urduritasuna nabari izan zen. Lasartekoak hutsartea eskatu eta pixka bat lasaituz, baloia atakean ondo mugitzeko gai izan ziren markagailuan goitik jartzeko. ZAST La Salle-koek egindako presioari esker eta kontraerasoen bitartez, berriro buelta eman zioten markagailuari eta irabazi zuten laurdena (11-8) nahiz eta abantaila gutxiarekin. Zoritxarrez, laurdena amaitu baino lehen, hiru faltekin jarri zen Ostadar S.K.T.-ko jokalari bat, bere intentsitate defentsiboa jeitsiz eta laguntzak egitera behartuz bere taldekideei, bere marka zenaren puntuak jasoz.

Bigarren laurdenean, ordea, Lasartearrek gogoz ibili ziren defentsan, baloiak lapurtuz eta kontraerasoan ateratzeko moduan, bai eta erdi distantziako tiroak sartuz. Beraien artean baloia mugituz eta kanastara moztuz, puntuak ia minuturo sartzen zihoazten  Ostadar S.K.T.ko neskak. Zarauztarrak, aldiz, lehenengo bost minutuetan ez ziren gai izan jokoan punturik lortzeko, Lasartearrak atzekaldean egindako defensa zela eta. Laurdenaren bigarren erdian, partidua orekatuz joan zen, deskantsora kanpokoen abantaila txikiarekin joanez (19-22).

Deskantsoaren ondoren, ZAST La Salle-ko neskak hareagotu zuten egindako presioa, Lasarteko jokalariak urduriegi jarriz. Hasierako bostekoan akats tekniko bat eginez, presiotik baloia ateratzeko aukera behar eta gutxiagorekin atera ziren kantxara Lasartearrak. Honela, fondotik atera edota errebote defentsiboak eta gero, bai baloiak zuzenean galdu, bai joko antolatzailearen gainenan atakearen errespontsabilitate osoa utzi zuten, Ostadar S.K.T.-ko jokalariak, behin ezik, ez ziren gai izan laurden osoan kanastarik lortzeko. Presioa izanda eta baloi gabeko joko gabe, Lasartearrak baloiarekin atragantatu ziren, jokaldi indibidualak ezin burutuz, bertakoen defensa osoa atakatzerakoan. Bertakoak, bitartean, abantaila areagotzen jarraitu zuten laurden osoan, hogei puntu gorako diferentzia lortuz.

Nahiz eta ordezkoen aulkian aurpegi luzeak erakutsi, zelai gainean amore eman gabe, Ostadar S.K.T.-ko neskak gogo guztiz atera ziren azkenengo laurdena jokatzeko, aurretik egindako akatsak zuzenduz. Errebote guztiak borrokatuz, bigarren eta hirugarren aukerak izan zituzten kanastak sartzeko atakean, bai eta defentsan errebotea hartu eta ziztu bizian kontraerasoan ateratzeko. Zarauztarrekoen jokalari onenak ere gai izan ziren kanasta aurkitzeko (bi jokalarien artean laurdeneko ia puntu guztiak puntuak sartuz), eta hori izan zen partiduan mantendu ahal izateko zergatia, aurrekoen atakearen indarra kanastekin kontrolatuz.

Aitor Las entrenatzaileak dioenez:

Oso harro izan behar dugu kantxan erakutsitako jarrera eta jokoarekin. Hirugarren laurdena ezik, honetan nire errua izan denaren akats teknikoa izanda, aurre egin diogu arerioari eta, batez ere bigarren eta laugarren laurdenetan talde moduan jokatzeko gai garela erakutsi dugu. Jokalariei barkamena eskatu eta egindako partiduagatik zoriontzea besterik ez zai geratzen. Aurrerantzean ahulezia hori landu eta kontuan hartu beharko dugu, gaurkoa berriro gertatu ez dadin. Beraz…  GoOstadar!

Tiro Libreak: 4/13                    Faltak: 13 ZAST La Salle / 15 Ostadar SKT               Emaitza: 55-44

Lehenengo Laurdena (1)   11-8    Bigarren Laurdena    (2)    8-14
Hirugarren Laurdena (3)    24-3    Laugarren Laurdena (4)   12-19

Hasierako Bostekoa: Oihane Navarro (9), Nagore Loyarte (6), Aitana Briz (-), Goiatz Aiestaran (2) eta Elena Evelinova (2).
Inge Trantxe (-), Arritxu Marques (15), Nora Otaegi (2), Saioa Elola (-), Nerea Paris (8), Irene Tejado ( ) eta Ane Garcia (-).

Hurrengo asteburuan, zubia dela eta, ez dago partidurik, beraz, Abenduak 14an, partidua Cafes Aitona ASKATUAK arrosaren-ren aurka izango dugu. Partidurik galdu ez eta goiko postuetan dagoen aurkako taldearen kontra izango dute partidu zaila Lasarte-Oria-ko neskek, goizeko 09:30tan Maialen Chourraut Kiroldegian.