Infantil Txiki Neskak (29-20)
6º JARDUNALDIA | 2019 / AZAROA / 30 |
INFANTIL TXIKI NESKAK | MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA) |
LARUNBATA 09:30 | OSTADAR S.K.T TXIKI – BKL GAZTELU TXIKI |
Larunbata, Azaroak 30, goizeko 09:30 jolastu zen Maialen Chorraut kiroldegian (Lasarten). Aurkariak BKL Gaztelu txiki partaidetzako infantil txiki taldea izan zen.
Lehenengo laurdenean, nahiz eta puntu gutxitakoa izan, Lasarteko taldeak abantaila eraman zuen defentsa on batekin. Hala ere, esan beharra dago Beasaingo taldeak lan ona egin zuela defentsan eta aurkariak 3 kanastatan mantendu zituztela azken minutuak. Beraz, kanasta gutxiko laurdena izan zen defentsan intentsitate nahikoa ikusi zena.
Bigarren laurdenean ateratakoan, Ostadar taldeak haien intentsitatea erakutsi zuten batez ere defentsan. Izan ere, aipatutako honek, BKL GAZTELU TXIKI taldea puntu gabe mantendu zuten laurden osoan zehar. Gainera, kontraatake asko egin zituzten gehienak sartuz eta hainbat baloi lapurketa ere egon ziren, egindako defentsarengatik.
Hirugarren laurdena, mugituena izan zen. Izan ere, bi taldeek lortu zituzten puntuak saskiratzea baino berriro ere Ostadarreko nesken intentsitatean buruan jarraitzea eraman zuten laurdena. Hala ere, kanpotarrek, martxa jarri zioten jokoari, 3 kanasta sartu eta Lasarteko taldeari atentzioa joz. Mirestekoa da, horrela borrokatzen jarraitu izana eta Ostadar taldeak azken laurdenean presio hori izateak.
Azken laurdenean, BKL Gaztelu Txiki taldeak Lasarteko taldeak baino puntu gehiago saskiratu zituen, amore eman gabe. Horrek, ez zituen urdin eta beltzeko jokalarien gogoak zapuztu eta hauek ere bukaera arte borrokatu zuten. Tiro asko failatu ziren laurden honetan, berriro ere markagailu nahiko baxuari jarraituz eta honela bukatu zuen partiduak. Bukaeran Ostadar taldeak irabaziz 9 punturengatik.
Olatz Castro entrenatzaileak dioenez:
Merezitako irabazia izan da eta honek asko animatu gaitu lan egiten jarraitzeko. Ligako lehen irabazitako partidua eta horri esker hurrengotan hobe egiten saiatzen lagunduko gaitu. Gainera jokalariek ikusi dute nola buruarekin jolasten eta pistan gaudenean %100a ematen dugunean gauzak ondo ateratzen direla. Horregatik partidu honek asko lagunduko gaituela uste dugu eta hobekuntza handitzen ere.
Hala ere, zorionak Beasaingo taldeari, zeren mirestekoa da jokalariek nola jarraitu zuten borrokatzen bukaera arte eta nik entrenatzaile bezela, gehien miresten dudan gauzetarikoa da.
INFORMAZIOA
Tiros Libres: 11/3 Faltak: Ostadar SKT Txiki 9 / 11 BKL Gaztelu Txiki Emaitza:29-20
Lehenengo Laurdena (1) 6-4 Bigarren Laurdena (2) 4-0
Hirugarren Laurdena (3) 12-8 Laugarren Laurdena (4) 7-8
Hasierako Bostekoa: Maialen Goenaga(2), Garazi Monzon (4) , Olatz Etxezarreta (8), Iara De La Mata (0) eta Lucia Sebastian (4).
Ariadna Touriño (0) , Eneritz Odriozola (2), Inge Villalobos (0) eta Olaia Iraola (3) , Enara Gomez (6), Noa Fuentes (lesioa).