Bloga

Infantilentzako deialdia

21/22 denboraldia prestatzen hasi gara. Hau dela eta, hurrengo astean futboleko infantil mailako (2009/08) jokalarientzat deialdiak egingo ditugu; hau da, entrenamendu irekiak izango dira, agertzen diren infantil mailako jokalariekin hurrengo denboraldiko taldeak  osatzeko helburuarekin. Deialdi egunak: maiatzak 31, ekainak 2 eta 4, 17:30etik 19:00etara. Deialdira entrenatzeko arroparekin agertu behar da, oraindik aldagelak ezin baitira erabili eta.