Bloga

Intentsitate Falta… Errendimenduko Kadete Neskentzat (43-56)

Aurreko partiduan jasotako jipoiaren ondoren, Ostadar SKT -A- erronka berriaren aurrean zegoen, aste bukaera honetan Easo 01 Ricardo Optica zuen arerio bezela, partidua Lasarte-Oriako kiroldegian zen, Abenduaren 3an arratsaldeko 16:00tan.

Endika Marahi entrenatzaileak dio:

Bigarren zatian ez gera gai izan buelta emateko gai izan, eta gogo gutxirekin jolastu degu, aukera paregabea izan degu partiduan sartzeko, beraiek oso gutxi ziren, baina berriro ere ez gera gai izan.

Hurrengo partidua asteartera aurreratu degu, astebukaerako kuadrangularrarengatik, bezaz Movilteck ISB vs Ostadar SKT -A- Abenduaren 6an asteartea 11:00 izango da, Azpeitiako kiroldegian.

Parciales: 13/21 8/16 8/7 14/12

Quinteto Inicial: Aiora (-), Olatz (10), Larraitz (4), Maialen (7) eta Marta (5)

Nere (Lesión), Itsaso (2), Elene (2), June (9) eta Igone (-) Jone (4)