Ipar Martxa taldea Gironan
Ostadar Ipar Martxa taldeko 19 kide Gironan izan dira Pazko astean. Lau irteera egin dituzte eta bataz beste 12 km egin dituzte egunero bastoiekin: Banyoles aintzira inguruan ibilbide bat buru zuten, Puig Clará mendixkara igoaz; Crossa de Sant Dalmai sumendiko ibilbidea; Gironako alde zaharretik pasatzen den Vallle de Sant Danieleko bidea eta Costa Bravako kala batzuetara ere iritsi ziren, besteak beste. “Izugarria izan da. Oso bizipen politta”.
Baina, Gironako bidaia ez da hemen bukatzen. Aurreratu digute, ziurrenik Gironako 15-20 pertsonako taldetxo bat gure krosean parte hartzera etorriko dela.
Ona hemen bidali dizkiguten argazkiak.
Apa ekipo!