Bloga

Ipar Martxako kideak Otsagabian izan dira asteburuan

Ostadar Ipar Martxako kideak asteburuan Otsagabian egon dira bertako martxalariekin batera. Abodi mendian raketa eta makilekin ibilbide bat egin ondoren, Otsagabiako martxalariek Gartxoteko elkartean bazkaria prestatu zuten guztientzat. Bazkaldu ondoren, bisita gidatua egin zuten Otsagabia ezagutzeko. Igandean, berriz hiru talde osatu zituzten: batzuek Gartxoten ibilbidea egin zuten; beste batzuk Muskildara igo ziren eta hirugarren talde batek teknifikazio saio bat egin zuen bertako martxalariekin.

Asteburu “oso politta izan dugu eta Otsagabiako martxalariekin oso harreman politta egin dugu”. Ondorioz, maiatzaren 4ean, Otsagabiakoak Lasarte-Oriara etorriko dira bertako ibilbide eta txokoak ezagutzera.