Bloga

Iritxi da! Errendimenduko Kadete Nesken Garaipena (49-47)

Lehenego garaipena Errendimenduko Kadete Neskentzat. 19 porroten ondoren azkenean irtixi zen garaipena, beharraren faltan zegoen taldea, bultzada onuragarria izan daiteke Ostadar SKT neskentzat. arerioak Bera Bera Manteo izan zen erronka paregabea eskini zioena lasartearrei.

Bagenekigun partidu honen maila eta hasieratik hasi ziren neskak dakitena erakusten, presio oso bat zelai osoan eta baloia ondo mugitzen atakean. Zona barruko egoera menperatuta zegoen, beste taldea ez zen gai izan barruko egora aldatzea 5-18 lehenego laurdenaren amaieran Ostadar SKT hasieratik bukaera arte, beti markagailuan aurretik.

Bigarren laurdenean Bera Bera Manteo aldaketa bat planteatu zuen defentsan, zona bat ipininz, partiduaren amaiera arte. Zailtasunak hasi ziren etxeko taldearentzat, ez zuen ikusten argi bere jokua egitea, eta beraien sistemak ez ziren ateratzen. Horretas gain Donostiko taldeak errex hasi ziren saskiratzen eta deskantsura 3 puntu gora amaitu zuten 26-23.

Deskantsua eta gero, Ostadar SKT 2/3 Zona bat prestatu zuen iskinetan 2 contra 1 eginen, arerioak aztoratu eta azkar jolasteko. Hasieran emaitza ona eman zuen baina, horrelako defentsek neke izugarria daramate gainea, eta atekearako nekatuta iristen zen etxeko taldea. Hala ere 8-0 partzial bat lortu zuten lasarteko nesken abantaia haundiarekin joateko azken laurdenera, Bera Bera Manteo-k ez zuen bere azkeneko hitza esan eta 22 segunduren faltan 4 puntu egitea lortu zuen 41-30.

Azken laurdena, oso luzea egin zitzaion Ostadar SKT taldeari, ez zuen saskiratzea lortzen eta Bera Bera Manteo gero eta gertuago zegoen markagailuan. 20 segundu faltan Donostiko neskak 2 behera zijoazen baloiakin, lapurtu ostean lasartearrak atake luze bat egin zuten denbora igarotzeko eta azken momentuan tiro bat jaurti zen amaiera entzuten zen bitartean. Ostadar SKT denboraldiko lehengoa lortuz 49-47.

Endika Marrahi entrenatzaileak dio: Azkenean iritsi da, naiz eta gure maila altuena ez erakutsi lortu degu, garaipen honek indarra eta kemena ekarri behar dizkigu geratzen diren partiduentzat.

Quinteto Inicial: Aiora Belartieta (0), Olatz Bardaji (12), Maialen Sevillano (4),  Marta Escudero (7) eta Larraitz Izagirre (8)

Nere Zulaika (0), June Eizmendi (Lesión), Elene Arruti (7), Igone Mendizabal (3), Itsaso Ariztimuño (4) eta Jone Castro (2).

Parciales: 18-5 8-17 15-8 8-17

Faltas: 19/13

Tiros Libres: 13/5

Hurrengo astean buelta hasten da, eta Zarautz-eko taldea hartuko degu etxean Zast Zarautz ZKE, Maialen Chorraout kiroldegian Lasarte-Oria.