Bloga

ITZULIAKO PORRA MARTXAN!!!

ITZULIA hastear da, apirilaren 1ean, eta horrekin batera gure porra. Porran parte hartzera animatu nahi zaituztegu, horretarako bi aukera dituzue: ohiko tabernetan boletoa beteaz edo hemen klik eginaz; bai batean eta bai bestean, boletoaren prezioa 8€ izango da. On-line egitea erabakitzen baduzue, ordainketa txartelaz egin beharko duzue. Ordainketa egin ezean, boletoa ez da erregistratuta geratuko.

Gogoratu gure web gunean sailkapenak eta boleto guztiak ikus ditzakezuela.

Itzuliako porra egiteko epea astelehenean, apirilaren 1ean, 10:00etan amaitzen da, bai tabernetan, baita on-line ere.

Zorte on guztioi!!!