Bloga

ITZULIAKO PORRA PREST!

Itzuliako Porra martxan dago! Parte hartzeko bi aukera dituzue: tabernetan boletoa beteaz edo gure web gunetik. Bai batean eta bai bestean, boletoaren prezioa 8€ izango da. On-line egitea erabakitzen baduzue, klik egin hemen eta zuzenean boletoa egin ahal izango duzue. Boletoa bete ondoren, ordainketa txartelaz egin beharko duzue, erosketa bat egiten duzuenean bezala. Ordainketa egin ezean, boletoa ez da erregistratuta geratuko.

Tabernan, zerbait hartzen duzuen bitartean, egitea erabakitzen baduzue, ohiko tabernetan aurkituko dituzue txirrindularien zerrendak eta boletoak: Abend, Aitzaga (Usurbil), Aldatz-ekua, Antxeta (Usurbil), Artizar, Avenida, Benta (Usurbil), Bronx, Buenetxea, Eguzki, Genesis, Gure Etxea, Hiru Aldeta, Ilargi, Insausti, Iñaki, Izkiña, Jalgi, Larrañaga Harategia, Oria Txiki, Punto de Encuentro,  Sancho, Txiriboga (Usurbil), Txoko Garagardotegia (kale nagusia), Txoko taberna (Jaizkibel plaza) eta Udaberri.

Gogoratu gure web gunean sailkapenak eta boleto guztiak ikus ditzakezuela.