Bloga

Jarduera inklusiboa mugikortasun astean

Aste honetan Europako Mugikortasunaren astea ospatzen ari gara eta Lasarte-Orian, irailaren 22an, ostegunean, Ostadar Ipar Martxa taldekideok kalean egongo gara 18:30etatik 19:30etara. Okendo plazatik abiatuko gara eta Zumaburutik barrena berriz ere Okendo aldera bueltatuko gara.

Jarduera inklusiboa

Ikusmen murriztua dutenentzat ipar martxako jarduera inklusiboa eskaini aldera, Ostadar BlinsNW izeneko bi gailu gidatzaile erosi ditu aurten. Gailu gidatzaile horiekin itsuek edo ikusmen murriztua dutenek ipar martxa egin dezakete. Ostegunean, beraz, gailu hauek probatzeko aukera izango duzue.

Ekimen honen bitartez ikusten murriztua dutenei taldearekin batera ipar martxa praktikatzeko aukera eskaintzea da, asteroko entrenamenduetan, hileko irteeretan… Osteguneko jardueraz gain, integrazioaren alde lan egiten jarraituko dugu, hau da, ikusmen murriztua edo pertsona itsuak gure taldeko ohiko jardueran parte har dezaten.