Bloga

Jatorrenen bideoa!

Badakizue aurten ezin dugula denboraldi amaierako festa ospatu. Horregatik, urtero banatzen ditugun sariak bideo batean jasotzea pentsatu dugu. LARUNBATEAN 16:00etan YOUTUBEn 19/20 denboraldiko jatorrenak zeintzuk izan diren jakingo duzue.

Entrenatzaile batzuei oso zaila egiten zaie izen bat ematea talde askotan bat baino gehiagok merezi duzuelako, beste entrenatzaile batzuek ordea, oso garbi daukate jatorrenak konpetentzia gutxi duelako 😜.

Jatorrenaren saria jasotzeko ezaugarri batzuk bete behar dira: jarrera ona izan behar du, zentzu guztietan, zelaitik kanpo, zein zelai barruan; errespetua erakutsi behar du entrenatzaile eta jokalariekiko; taldekideen arteko harremana estutu, “taldea egin”; eta gainera alaia bada… perfekto!

Zorionak saria jasoko duzuen guztioi, merezita duzue eta. Gainontzekoei esan, agian zuek zaretela hurrengo denboraldiko jatorrenak, zuen esku dago!