Bloga

Ahaztutzeko partidu bat, Kadete Partizipazioa Neskak (70-17)

7º JARDUNALDIA 2019 / ABENDUA / 14
KADETE PARTIZIPAZIOA NESKAK COMPAÑIA DE MARIA IKASTETXEA (BERGARA)
LARUNBATA 10:45 BERGARA SORALUZE K.E. -A- – OSTADAR S.K.T -B-

Urteko azkeneko partidua Bergaran, arerioa Soraluze Bergara K.E. taldearen aurka. Bergarako neskak taulan goran doaz eta ondo menperatzen dute zelaian. Partidua larunbata 14, compañia de maria ikastolan jolastuko zen goizeko 10:45.

Partidua hasi eta bereala argi ikusten zen talde bat ari zela menperatzen zelaian, Bergara Soraluze K.E. kontraerasoetan izan zen nagusi, defentsan ere ondo ibili ziren Bergara-ko neskak, ez zuten uzten aurretik jartzea. Ostadar S.K.T -B- saiatzu zen bere jokoa egiten, baina ez zuen saskiratzen, defentsan oso ahaulak eta markagailuan asko nabaritu zen. 18-6, 12 puntu behera Lasarte-Oria-ko neskak.

Bigarren laurdena okerrena izan zen, Ostadar S.K.T -B- ez zuen saskiratzerik lortu laurden osoan, jokoan ez zeuden ain gaizki baina, behin jolasteko orduan, huts asko egin zituzten. Bergara Soraluze K.E. 16 puntu sartzeko gai izan zen bere jokoa egiten, lehenengo laguntzak ondo egin genituen baina bigarrenak ez zeudenez berriro ere saskiratzeko garaian erreztasun asko euki zuten. 34-6 deskantsuan.

Hirugarren laurdenan defentsan pasauso haundi bat eman zuten Lasarte-Oria-ko neskak, baina berriro ere Bergara Soraluze K.E. taldea izan zen nagusi. Naiz eta laburtu beraien saskiraketak ez ziren laurdena irabazteko gai izan. 8-5 geratu zen hirugarren laurdena, eta 10 minutu faltan 42-11 markagailuan, 31 puntu behera Ostadar S.K.T -B- taldea.

Azkeneko  laurdena iritxi zen, eta besoak behera jetxi zituzten Lasarte-Oriako neskak, lehenengo laurdenean bezela 6 puntu saskiratzeko gai izan zen. Bergara Soraluze K.E. taldea bere lanean jarraitu zuen eta laurdenik garrantzitsuena egin zuten, 28 puntu sartzeko gai izan. Amaieran Bergara Soraluze K.E. 70-17 Ostadar S.K.T -B-. 

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Arerio gogor baten aurka jolastu degu eta erreztasun asko jarri dizkiogu. Oso galduta egon gera erasoan eta defentsan ez gera gai izan azken partiduetako planteamendua egiteko. Asko kostatzen zaigu saskiraketak igea naiz eta ondo planteatu erasoa, baina gaurkoa ez da batere ona izan. Hobetzen jaraitu behar degu eta taldeak argi daukat erantzungo duela. Desikasten ikasi, ahaztutakoa ahaztu, eta aurrera egin, gabon onak pasa ekipo eta inadarra hartzera, GoOstadar!

Tiros Libres: 8/1                         Faltak: Soraluze Bergara K.E. -A- 10 / 8Ostadar S.K.T -B-              Emaitza: 70-17

Lehenengo Laurdena (1)   18-6     Bigarren Laurdena   (2)  16-0

Hirugarren Laurdena  (3)    8-5    Laugarren Laurdena (4)    28-6

Hasierako Bostekoa: Itxaso Ortega (0), Leire Ipiñia (2), Mirari Zorzano (0), Maitane Eizmendi (0) eta Angel Jacobs (8)

Irantzu Mendiluze (0), Amaiur Izagirre (0), Ane Jimenez (2), Karla Tejado (2), Aiora Villaron (3) eta Paula Quiroga (Ez)

Honen bestez jolastu degu urteko azkeneko partidua, Orain deskantsu pixkat edukiko degu, Abenduaren 17an zozketa edukiko degu eta 7 talde berriren aurka jolastuko degu.

Gabonetan asko entrenatu eta partidu berrietara jolasteko indarra hartu.