Bloga

KIROL ZAPATILAK ETA FUTBOLEKO BOTAK LESBOSERA

Lesbosera aterako da kirol-oinetakoen eta futbol-boten bilketaren lehenengo zatia. Aste batean 200 kg-ko materiala bildu da. ” Yoga and Sport with Refugges ” GKEetik eskerrak eman nahi dizkiote Zaporekoei materiala bidaltzeagatik, baita materiala ekarri duten pertsona guztiei ere. Gogoan izan maiatzaren 19ra arte jasoko dugula gure egoitzean 17:00etatik 19:00etara.