Inicio » Jarraibideak

Futbol eskola - Jarraibideak

Kirola egiteaz gain eta eskolaren hobe beharrez, umeek ohiturak hartzeko, ezaugarri batzuk landuko ditugu denon artean. Kontuan hartu behar da taldeka egiten diren kirolek ezaugarri bereziak dituztela, disziplinaz eta errespetuz oinarrituta. Beraz, hemen daukazue irizpide batzuk:

Umeak prestatu baharko luke kirol poltsa, edo, pixkanaka-pixkanaka ohitura hori hartu beharko luke. Poltsan sartuko du:

    • Kamiseta, prakak , galtzerdiak eta botak.
    • Sudadera eta petoa.
    • Toalla, jaboia eta txankletak.

Entrenamendua ez da bukatzen etxean kirol poltsatik dena atera arte.

Puntualitateak garrantzi handia du. Aldagelara joan beharko dute eta han aldatu. Horretarako 15’ lehenago azalduko dira.

Hasierako entrenamenduetan monitoreen laguntza jasoko dute, eta horretaz gain, zer nolako jarrera izan behar duten aldagelan erakutsiko da. Zelaian egon behar dute entrenamendua hasi baino 5´lehenago.

Eskolak ekipamendua emango dio ( hasierakoa ) . Zerozer galdu ezkero, galdetu sarreran edo Ostadarrek duen bulegoan.

Entrenamendu eguneetan kontuz ibili askariarekin. Ahal bada, ordu bete lehenago, gutxienez.

Entrenamendua bukatu eta gero dutxa hartzea derrigorrezkoa da.